Ireki menu nagusia

Celestino Uriarte Bedia (Arrasate, 1909ko maiatzaren 14a - Madril, 1979ko azaroaren 9a) gipuzkoar miliziano komunista izan zen.

Celestino Uriarte
Bizitza
Jaiotza Arrasate1909ko maiatzaren  14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1979ko azaroaren  9a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Eusko Gudarostea
Errepublikako Herri Armada
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

BiografiaAldatu

1909an Arrasaten jaioa,[1] langile familiakoa zen. 14 urte zituela, galdategi batean hasi zen lanean. Jaioterriko PSOEren elkartearen sorreran parte hartu zuen.[2] 1934ko Iraultzan parte hartu zuen.

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean Errepublikaren alde egin eta 1937ko ekainean Euzko Gudarosteko 13. Brigadaren komandante izendatu zuten.[3] Asturiasen 194. Brigada Mistoa zuzendu zuen,[4] iparraldeko frontea erori arte. Orduan Bartzelona aldera joan zen, non PCEn sartu zen. 123. Brigada Mistoaren buruzagi zela,[5][6] Ebroko guduan parte hartu eta zauritu zuten.[5]

Gerra ondoren, Frantzian, Uruguain eta Txilen erbesteratu zen.[7] PCEk hala aginduta, itzuli eta 1946an atxilotu zuten. Martuteneko espetxean sartu arren, ihes egin zuen. Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zen. 1970ean PCEtik bota zutenez,[a] Espainiako Langile Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen.[9] Madrilen hil zen 1979an.[b]

OharrakAldatu

  1. Enrique Líster, José Bárzana, Luís Balaguer eta Luis Saizekin batera.[8]
  2. Iturri batzuen arabera, Berlinen hil zen baina hau ez da zuzena.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Durán & Ruiz 2010, or. 403.
  2. Garai 2008, orr. 27-28.
  3. Engel 1999, or. 160.
  4. Talón 1988, or. 921.
  5. a b Engel 1999, or. 111.
  6. Cabrera Castillo 2002, or. 462.
  7. Garai 2008, orr. 107-119.
  8. Garai 2008, or. 354.
  9. Garai 2008, orr. 352-354.

BibliografiaAldatu

  •  

Cabrera Castillo, Francisco (2002) Del Ebro a Gandesa. La batalla del Ebro, julio-noviembre 1938 Madril: Almena .

  •  

Durán, Francisco; Ruiz, Carmen (2010) La España perdida: los exiliados de la II República Diputación provincial de Córdoba .

  •  

Engel, Carlos (1999) Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0 .

  •  

Garai, Juan Ramón (2008) Celestino Uriarte. Clandestinidad y resistencia comunista Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-8136-524-5 .

  •  

Talón, Vicente (1988) Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936 III Bartzelona: Plaza & Janés .