Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (txekieraz: Karel IV., alemanez: Karl IV, latinez: Carolus IV; Praga, 1316ko maiatzaren 14a - Praga, 1378ko azaroaren 29a) Bohemiako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen.
Joanes Bohemiakoa, Bohemiako erregearen semea zen. Pragako artzapezpikutegia (1344) eta unibertsitatea (1348) sortu zituen. 1356an Urrezko Bulda eman zuen, enperadorearen hautaketa arautzeko: elizako hiru hauteslek (Maguntziako, Koloniako eta Treverisko artzapezpikuek) eta lau hautesle laikok (Bohemiako erregeak, Rhineko konde palatinoak, Saxoniako dukeak eta Brandenburgoko margrabeak) hautatu behar zuten.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Artikulu hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |