Eyakera Alaskan hitz egiten zen na-dene hizkuntzetako bat zen, harik eta 2008ko urtarrilaren 23an Marie Smith Jones[1], azken hiztuna hil zen arte. Haren egoera zela eta, AEBetan oso famatua egin da hizkuntzen galeren auzietan.

Eyakera
I.ya.q
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAEB
Hiztunak0
1
2
EskualdeaCordova, Alaska
UNESCO sailkapena6: galdua
Hizkuntza sailkapena
Na-dene hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3eya
Ethnologueeya
Glottologeyak1241
Wikipediaeya
UNESCO150
IETFeya
Endangered
Languages Project

507

Hondamendiaren arrazoien artean ez dago bakarrik ingelesa gailentzea eta jatorrizko hizkuntzen galera. Tlingit herriaren migrazioek beren hizkuntza hedatu zuten halaber, eyakera albo batera utzita. Mendebaldean bizi ziren alutiiq herriaren presioa ere jasan zuten. Denboraren poderioz, eyakerazko hiztun asko tlingit kulturaren barruan sartu ziren, beren hizkuntza galduta. Eragina ez zen hala ere indarrezkoa izan, ingelesaren presentzia ez bezala.

Ahaiderik gertukoenak atabaskar hizkuntzak ditu. Bi hizkuntza taldeok, tlingitarekin batera, na-dene hizkuntzen barruko banaketa nagusia osatzen dute.

Tlingit hizkuntzaren eragin eremuko leku-izen asko eyakeraz emanda daude eta baliteke haren hedapena oso handia izatea iraganean, Alaskako kostalde osoan barreiatuta.

Berpiztea

aldatu

2010eko ekainean, Anchorage Daily News egunkariak Guillaume Ledueyri buruzko artikulu bat argitaratu zuen, eyakerarekin lotura ustekabekoa zuen unibertsitateko ikasle frantses bati buruz. Hamabi urterekin hasita, eyakera bere kabuz ikasi zuen, Alaskako Native Language Center-ren bidez lortutako paoerezko eta audiozko irakaskuntza-materialak erabiliz. Denbora horretan, ez zen inoiz Alaskan izan edo azken hiztun natibo Marie Smith Jonesekin hitz egin.

Artikulua argitaratu zen hilabetean, Alaskara bidaiatu zuen eta hizkuntzalari ospetsu eta Fairbanks-eko Alaskako Unibertsitateko irakasle ohi Michael Krauss doktorearekin izan zen. Kraussek Ledueyri eyakera ahoskera fonologiko egokia egiten lagundu zion eta gramatika eta morfologian irakaskuntza gehiago eman, eyakerazko ipuin tradizionalen analisi morfemikoak barne.

2011ko ekainean, Leduey Alaskara itzuli zen Anchorage eta Cordovan eyakera lantegiak emateko. Orain, eyakera hiztun, itzultzaile eta irakasle da. Mintzatzeko haren erraztasuna gorabehera, eyakera "lozorroan" sailkatuta dago oraindik, ez baitago ama hizkuntzatzat duten hiztunik. EGIDS (Expanded Graded Intergenerational Disruption Scale) eskalan, hots, "Belaunaldi arteko haustura mailakatuen eskala zabalduan", 9ko kalifikazioa du (hau da, lozorroan); hizkuntzak komunitate etniko baten ondare-identitatearen oroigarri gisa balio du, baina inork ez du gaitasun sinbolikoa baino gehiagorik. Egun, Ledueyk irakaskuntza eta curriculumaren laguntza eskaintzen dio Frantziatik Eyakera Proiektuari.

Eyakera Zaintza Batzordeak Alaskar Giza Zientzien Foroaren diru-laguntza bat jaso zuen, eta horri eske, eyakeraren zaintzari eskainitako webgune bat abiarazi zen. Beste finantzaketa batzuek urtero abuztuan egiten den Eyakerazko Kultur Kanpamentua laguntzen dute Cordovan. Proiektuak hizkuntz baliabide ugari eskaintzen ditu, besteak beste, murgiltze lantegiak, audio laginak dituen onlineko hiztegi bat eta eLearning moduko ikasgai multzo bat.

2014ko ekainean, Eyakera Biziberritzeko Proiektuak dAXunhyuuga ("Herriaren hitzak") izeneko programa online bat iragarri zuen,

Fonologia

aldatu

Hurrengo taulak Kraussen materialean oinarrituta daude (1965). Eyakerazko hiztunek ere haren ortografia erabiltzen dute. Beste bertsio batek hurrenez hurren ⟨ə ł x̣ g̣⟩ arabiltzen ditu, ⟨A L X G⟩, /ə ɬ χ q/ emateko, eta ⟨j č š c cʼ⟩ kontsonanteez baliatzen da ⟨dj ch sh ts tsʼ⟩ emateko, hots, /t͡ʃ t͡ʃʱ ʃ t͡s t͡sʼ/ .

Kontsonanteak

aldatu
Ezpainbikariak Albeolarrak Sabai-albeolarrak Belareak Ubulareak Glotalak
arruntak txistukariak albokariak arruntak ezpainkariak
Etenak hasperenik gabeak b ⟨b⟩[a] t ⟨d⟩ ts ⟨dz⟩ tɬ ⟨dl⟩ tʃ ⟨dj⟩ k ⟨g⟩ kʷ ⟨gw⟩ q ⟨G⟩
hasperendunak tʰ ⟨t⟩ tsʰ ⟨ts⟩ tɬʰ ⟨tl⟩ tʃʰ ⟨ch⟩ kʰ ⟨k⟩ qʰ ⟨q⟩
ejektiboak tʼ ⟨t’⟩ tsʼ ⟨ts’⟩ tɬʼ ⟨tl’⟩ tʃʼ ⟨ch’⟩ kʼ ⟨k’⟩ qʼ ⟨q’⟩ ʔ ⟨'⟩
Frikariak s ⟨s⟩ ɬ ⟨L⟩ ʃ ⟨sh⟩ x ⟨x⟩ xʷ ⟨xw⟩ χ ⟨X⟩ h ⟨h⟩
Ozenak m ⟨m⟩[b] n ⟨n⟩[b] l ⟨l⟩ j ⟨y⟩ ŋ ⟨ŋ⟩[a] w ⟨w⟩
  1. ^ a b-ra igo: /b/ eta /ŋ/ maileguetan baino ez dira agertzen.
  2. ^ a b-ra igo: [n] and [m] sudurkariak maileguetan baino ez dira agertzen; eyakerazko hitzetan, Krauss-ek (1965) hurrenez hurren /l/ eta /w/-tzat har daitezkeelako iradokizuna egin zuen, segidan bokal sudurkariren bat badarraie.

Eten hasperenkariak hasperenik gabekoei kontrajartzen zaizkie, baina bokalen aurrean soilik.

Konsonante guztiak erroen hasieran ager daitezke, /h/ salbu: zerotzat hartzen da; /h/ kontsonanteak [h] alofonoa du, baina hitzaren hasieran soilik, edo bokal baten segidan doanean.

Bokalak

aldatu

Eyakerakhas bost bokal ezaugarri ditu /ɪ e a ə ʊ/. Haietako hiruk iraupena, sudurkaritasuna, ahots kirrinka (hots, glotalizazioa) eta arnasestuka doan ahotsa ("hasperenkaritasuna", Kraussen hitzetan). /ə/ bokala ahots labur eta modalean soilik agertzen da, sudurkaritasunik gabe; /a/ alda daiteke halaber, [a] edo [ɔ]-ren artean; eta /e/ alda daiteke, [e], [ɛ] edo [æ]-ren artean. Asnasestukako bokalak oro (/ɪ̤ e̤ a̤ ʊ̤/) laburrak dira, baina gehienak sudurkariak izan daitezke: /ɪ̤̃ ã̤ ʊ̤̃/.

Aurrekoak Erdikoak Atzekoak
Ahokaria Sudurkaria Ahokaria Sudurkaria Ahokaria Sudurkaria
Itxiak ɪ ɪː ɪ̰ ɪ̰ː ɪ̤ ɪ̃ ɪ̃ː ɪ̰̃ ɪ̰̃ː ɪ̤̃ ʊ ʊː ʊ̰ ʊ̰ː ʊ̤ ʊ̃ ʊ̃ː ʊ̰̃ ʊ̰̃ː ʊ̤̃
Erdikoak eː ḛ ḛː e̤ ə
Irekiak aː a̰ a̰ː a̤ ã ãː ã̰ ã̰ː

Eyakerazko bokalak idaztea

Eyakera idatziz emateko sisteman, bokalen ezaugarriak oinarrizko bokalaren ondoren datozen karaktereen bidez adierazten dira: bi puntuz, <:> luzeetarako; apostrofoaz, <’> glotizaziodunak (edo ahots kirrinkaridunak); <h> arnasestuka eginak (“hasperenkariak”); eta <n>, sudurkarietarako.

‘Aldatu gabeak’ (modalak, ahokariak) Glotalak (ahots kirrinkaria) ‘Hasperenkariak’ (arnasestukakoak) Luzeak Glotal luzeak Glotal sudurkariak Sudurkari ‘hasperenkariak' Sudurkari luzeak Sudurkari luze glotalak
i i’ ih i: i:’ in’ inh i:n i:n’
A e’ eh e: e:’
a’ ah a: a:’ an’ anh a:n a:n’
u u’ uh u: u:’ un’ unh u:n u:n’

Suprasegmentalak

aldatu

Silaba guztiak abiapuntu batekin hasten direnez, bi bokal ez daitezke jarraian ager. Bokalak bakarrik izan daitezke silaben nukleo. Erroak silaba astunak dira, eta atzizkiak, berriz, arinak izaten dira.

Athabaskako hizkuntza ahaide asko ez bezala, eyakera ez da tonala. Ez du oinarrizko maiztasuneko aldaerarik erabiltzen (hau da, 'tonu azentuak') kontrastea adierazteko. Azentu lexikoa normalean erroan edota silaba astunean doa. Silaba astunen segidan, azentua azkenaurreko silaban izaten da, qʼahdiʼlah /qʼa̤ˈtɪ̰la̤/ "agur" hitzean bezala.

Morfologia

aldatu

Eyakera hizkuntza eranslea eta polisintetikoa da.

Izenak

aldatu

Salbuespen gutxi batzuk gorabehera, izenak morfofonemikoki aldaezinak dira. Ahaidetasun- eta anatomia-erroak izenorde posesibo aurrizkiak har ditzaketen izen-erro bakarrak dira:

  • Lehen pertsona singularra: si- (siya:q’e’, "nire izeba [amaren ahizpa]")
  • Bigarren pertsona singularra: ’i- (’ita:’, "hire aita")
  • Hirugarren pertsona singularra eta plurala: ’u-
  • Pluralezko lehen pertsona: qa:-
  • Pluralezko bigarren pertsona: lAX-
  • Zehaztugabea: k’u-
  • Elkarrekikoa: ’Ad-

Aditzaurrekoak

aldatu

Eyakerazko aditzaurrekoak aditzaurrekoz eta postposizioz osatutako hitzen kategoria dira. Biak elkarrekin multzokatzen dira, morfema bat askotan erro gisa erabil daitekeelako bi kategorietan. Aditzaurrekoak aditzarekin batera agertzen diren hitz indibidualak dira. Konbinaziook lexemak osatzen dituztela esan daiteke ia, batez ere hizkera naturalean aditzaurrekoak gutxitan edo inoiz ez direlako isolatuta erabiltzen. Aditzaurrekoak ia beti lotu gabe egoten dira eta fonologikoki aditzetik bereiz doaz, Athabaskako hizkuntzako dagokion klasean ez bezala, hor barneratuta egon baitaiteke ala ez. Aditzaurreko bat ohikoena da, baina biren konbinazioak berdin gerta daitezke, adibidez 'uya' 'Adq'Ach' k'udAdAGu' "botila ur bero " (haren baitan zerbait/norbait bero mantentzen da). Eyakerazko oinarrizko aditzaurrekoak ehundik gorakoak dira.

Postposizioak aditzaren kanpoko objektu bati zuzenean lotuta daude. Krauss-en analisi garaikidea semantikoa bainoago fonologikoa izan da, baina kontuan hartu beharreko postposizioen kategoria semantiko bat gutxienez badago, konparatiboena. Multzo horrek P-ga’ ("P bezalakoa"), P-’u’X ("P baino gutxiago") eta P-lAX ("P baino gehiago") barne hartzen ditu: hor, P edozein postposizio-sintagma da. Eyakerak ez du juntagailurik eta postposizio askok antzeko funtzioa betetzen dute, menpeko perpausak sortuz. Postposiziook aditzari lotzen zaizkio: adibiderik ohikoena -da:X da, hots, "eta" edo "baldin" eta "-(e)nean".

Aditzak

aldatu

Eyakerazko aditz-enborrek atzizki asko hartzen dituzte: bederatzi aditz-aurrizki daude (horietako askok beste banaketa bat onartzen dute) eta lau atzizki kokaleku atzetik. Posizio guztiak zeroarekin bete daitezke, erroa salbu, ehunka morfemaz bete daitekeena, baina zero, ez.

Atzikien kokalekua

1. Objektua:

  1. Objektu zuzena: xu (singularrezko 1. pertsona), ’i (singularrezko 2. pertsona), ø~A (singularrezko eta pluralezko 3 pertsona), lAXi: (pluralezko 2. pertsona), ’Ad(A)~’Ad(u) (bihurkaria), ’i~’i(dA) (zehaztugabea)
  2. Subjektu edo objektu zehaztugabea: k’u’. Zehaztugabea objektu zehatzik ez dagoenean erabiltzen da (adibidez, aditz iragangaitzetan); mugagabea, berriz, subjektu edo objektu zehatza baina zehaztugabea dagoenean.
  3. Erdi-trantsitiboaren ezaugarria: ~:

2. A denbora / aspektua / modua (inkoatibo bukatugabea): qu’~qa’~qe’~qi’.

3. ’i:lih ~ :lih: kokaleku hori pentsamendu edo emozio aditz gutxi batzuetan bakarrik betetzen da, ilih, adibidez.

4. Pluralitatearen enfasia: qA (subjektua eta objektua).

5. Sailkapen-kalifikatzaileak (izenei buruzkoak) eta gai-sailkatzaileak (aditzei buruzkoak): eyakeraren atzizki-kokalekuo aldakorrena eta bereizgarriena. gu, XA, lAXA, dA, yA eta lA bakarka ager daitezke; gainerakoak, biko edo hiruko konbinazioetan .

  1. GA, gu
  2. XA
  3. qi:, lAXA, ti:, ku:n, k’ush, tsin, tsi:
  4. dA, yA
  5. lA~:n

Morfemek C posizioan bakarrik dute esanahi zehatza, eta nominalki baino ez, adibidez: lAXA, "baia itxurakoa, pilota itxurakoa, begia" edo qi: + dA "oina". Beste morfemek esanahi mugagabeak eta askoz zabalagoak dituzte, baina eremu jakin batzuetan kontzentratzeko joera dute. Izen sailkatzaileak edo aditz gaiei buruzkoak izan daitezke.

  • gu+lA izen sailkatzailea da eta materia likido edo likatsuei buruzkoa da; gu bakarrik agertzen denean, nominalki saski-sustraiei, hariari edo ileari egiten dio erreferentzia (baina ez sokari), baita tematikoki -L-qu-rekin ere, "uxatu".
  • XA+dA nominalki pospoloei edo enborrei (baina ez makilei) edo hodeiei erreferentzia egin diezaieke, besteak beste. dA-k bakarrik tematikoki aukeraketa zabal bati egiten dio erreferentzia, besteak beste, goseari, lerei, geziei, zaratei (mota batzuk bakarrik) eta objektu biribil bigunei (arrautzak, buru moztuak eta bihotzak barne).
  • 5. posizioko morfema posibleen esanahien zabaleraren lagin oso mugatua da .

6. B1 denbora / aspektua / modua: GA, ø ~ A, : ~ A.

7. Subjektua: xw (singularrezko lehen pertsona, ø ~ y(i) (singularrezko 2. pertsona), lAX (pluralezko 2. pertsona), ø (beste guztiak).

8. B2 denbora / aspektua / modua: sA ~ s (bukatua), (y)i) ~ ø (funtzio ondoriorik gabea).

9. Aditz-boz sailkatzailea: ø, dA~di, L, LA~Li.

10. Aditz-erroa

- Deribatuzkoa: g (ohiko ekintza), X ~ ø (bukatu gabea).

- Aspektuzkoa: L (bukatua); deribatuzkoa: k' (ohikoa).

- Ezezkoa: G.

- Hirugarren pertsonako giza subjektua edo objektua: ihn (singularra), inu (plurala) aginterazko objektu ez-gizakizkoa: uh.

Adibide artifizial baina gramatikal honek artizki gehienak kokatuta aurkezten ditu: dik’ lAXi:qAqi’dAxsLXa’Xch’gLG ("Ez nituen zuen (enfatikoki) oinak kilikatu"., hau da:

- dik’, ezezko partikula

- Aurrizkia, 1. kokalekuan: lAXi:, objektu zuzena, zuek.

- 4. kokalekua: qA, pluraltasuna azpimarratuz

- 5C eta D kokalekuak: qi’ + dA, oinei dagozkiena

- 6. kokalekua: ø, bukatua, aktiboa, ezezkoa

- 7. kokalekua: x, singularrezko 1. pertsona, subjektua

- 8. kokalekua: s, bukatua

- 9. kokalekua: L, bukatua

- Erroa: Xa’Xch’, kilikatu

- Atzizkiaren 1. kokalekua: g, errepikakorra

- 2. kokalekua: L, bukatua

- 3. kokalekua: G, ezezkoa

Atzikien kokalekua

Bi modu daude, optatiboa eta agintera, eta bi aspektu, bukatua eta bukatu gabea. Aditzak inkoatiboak, 'aktiboak' edo 'neutroak' dira, hurrengo taulak erakusten den bezala:

Inkoatiboa Aktiboa Neutroa
Bukatua egiten ari da, bilakatzen ari da egin zuen, bilakatu zen da
Bukatu gabea egien du, bilakatuko da egiten ari da da
Optatiboa egin dezan, bilaka dadin egin dezan let it become
Agintera egin beza, bilaka bedi egin beza! izan bedi!

Bigarren kokalekuko aurrizki morfemek inkoatibo bukatu gabea aldatzen dute; 6. kokalekuan, bukatua, optatiboa eta agintera inkoatiboan, aktiboan eta neutroan; 8. kokalekuan, inkoatiboa optatiboa, aktiboa eta optatibo bukatuak, eta lau neutroak; azkenik, 2. atzizki kokalekuan, inkoatiboa, bukatua, aktiboa eta bukatu neutroa; eta 3. atzizki kokalekuan, ezeztapena.

Era berean, hiru eratorpen modu daude, errepikakorra, ohiturazkoa eta progresiboa. Infinitiboak gutxi gorabehera aginterazkoaren forma bera hartzen du, aldaera batzuekin.

Sintaxia

aldatu

Eyakerazko corpusaren gehiena narratiboa da, bat-bateko elkarrizketa oso gutxirekin (eta narrazioetan txertatuta doaz soilik). Beraz, narrazio estiloaren eta antzezpenaren sintaxia hobeto ulertzen da hizkera naturala baino. Oinarrizko hitz ordena SOV da (hau da, subjektua-objektua-aditza). Adibidez Johnny ’uyAqa’ts’ sALxut’L ("Johnnyk bere eskuari tiro egin zion"). Hala ere, esaldi gutxi batzuek jarraitzen dute eredu zehatz hori: askoz ohikoagoa da SV edo OV aurkitzea. Esaldi iragankor baten hitz ordena osoa I S O [[C P] V] da:

  • I sarrera atala da. Bi zati ditu: lotura (adibidez, 'eta beraz', 'orduan', etab.) eta adizlagun bat edo gehiago, batez ere denborazkoak eta lekuzkoak,.
  • S subjektua da,
  • O objektua da,
  • V aditzaren atala da: aditzaren gain, bi azpiatal ditu.
    • C osagaiaren azpiatala: eyakerazko sintaxian, osagarri bat izen edo izen sintagma bat da (adibidez, ez izenordain erakuslea) eta ez du ohiko sintaxian 'osagai' erabiltzearen esanahi bera. Hori eyakeraren sailkapen tradizionalen ondorioz gertatzen da.
    • P aditzaren aurreko azpiatala da: aditzaurrekoak (aditzaurrekoak eta postposizioak) eta izenordainak biltzen ditu.

Subjektu eta objektu kategoriak izen, izen sintagma edo erakusle sintagma batez osatuta egon daitezke. Osagai guztiak zeroz bete daitezke, aditza salbu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu