Luis XIII.a Frantziakoa
Luis XIII.a Frantziakoa edo Luis II.a Nafarroakoa (Fontainebleau, 1601eko irailaren 27a – Saint-Germain-en-Laye, 1643ko maiatzaren 14a), Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen (1610-1643).
Luis XIII.a Frantziakoa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1617ko maiatzaren 14a - 1643ko maiatzaren 14a ← Henrike III.a Nafarroakoa - Luis XIV.a Borboikoa →
1610eko maiatzaren 14a - 1643ko maiatzaren 14a ← Henrike III.a Nafarroakoa - Luis XIV.a Borboikoa →
1610 - 1617 ← Henrike III.a Nafarroakoa - baliorik ez →
1610 - 1617 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Fontainebleau, 1601eko irailaren 27a | ||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||
Heriotza | Saint-Germain-en-Laye, 1643ko maiatzaren 14a (41 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Henrike III.a Nafarroakoa | ||||||||
Ama | Maria Medici | ||||||||
Ezkontidea(k) | Ana Austriakoa (1615eko urriaren 18a, 1615eko azaroaren 24a - 1643ko maiatzaren 14a) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | |||||||||
Leinua | House of Bourbon in France (en) ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||
![]() |
Biografia
aldatuHenrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoaren semea eta ondorengoa izan zen. Adin txikikoa zen bitartean Maria Medici, haren amak, gobernatu zuen Concini politikari italiarrak lagunduta. 1617an Luis XIII.ak Concini hilarazi zuen, Charles de Luynesen laguntzaz. Maria Medicikoak semearen aurka jo zuen baina Ponts-de-Céko guduan menderatu zuten (1620). Luynesek, bere aldetik, protestanteei eraso zien eta Montaubanen hil zuten (1621).
Gorabehera askoren ondoren, Richelieu kardinala, ama-semeak bateraturik, lehen ministro izan zen (1624). Handik aurrera Luis XIII.a Richelieuren mendean egon zen eta beti babestu zuen erregeak bere ministroa, amaren, emaztearen eta anaiaren konplot eta eraso guztietatik.
Bi alderdi nagusitu ziren Frantziako politika giroetan Luis XIII.aren garaian: Espainiarekiko hitzarmenak bideratu nahi zituzten katolikoak eta Frantziako handitasuna molde protestanteen bidetik bilatu nahi zutenak. Frantziatik kanpora, bi erabaki hartu zituen Luis XIII.ak, besteak beste: 1640an Bartzelonako konde titulua onartu zuen Espainiako koroaren aurka matxinatu ziren kataluniarrengandik, baina gerora ezertan ez zen geratu erabaki hura, eta 1620an frantses koroaren pean ezarri zuen Nafarroako Erresuma.
Henrike III.arekin Nafarroako koroaren lurrak independentzia egoeran kudeatuak izan ziren, baina Luis XIII.ak, agintaldiaren hasieratik, Frantziako protestanteen eragina kontrolpean eduki nahi izan zuen, eta haien feudoetako bat Nafarroa eta Bearnoaren zirenez, bi eskualde horien egoera berrantolatzea erabaki zuen. Gudarostearen buruan joan zen Parisetik hegoalderantz.
- 1620ko urriaren 15ean Pauen sartu zen.
- 1620ko urriaren 19an Estatuen biltzarra zuzendu zuen.
- 1620ko urriaren 20an Luis XIII.ak plazaratu zuen "Frantziari Nafarroa eta Bearnoren batze agiria". Gainera erabaki zuen instituzioen berrantolaketa: Donapaleun kokatua zen Nafarroako kantzilertza eta Bearnoko gorteak desagertzen zuten lekua uzteko erakunde komun berriari: Paueko "Nafarroako" Parlamentua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: |
Luis XIII.a Frantziako errege (1610-1643) |
Ondorengoa: Luis XIV.a |
Aurrekoa: |
Luis II.a Nafarroako errege (1610-1643) |
Ondorengoa: Luis III.a |