Ireki menu nagusia

Hugo Rafael Chávez Frías (Sabaneta, Barinas, 1954ko uztailaren 28a - Caracas, 2013ko martxoaren 5a) venezuelar militar eta politikaria izan zen. 1999ko otsailaren 2tik 2013ko martxoaren 5ean hil zen arte Venezuelako 53. presidentea izan zen[1].

Hugo Chávez
Hugo Rafael Chávez Frías.jpeg
Venezuelako presidentea

1999-02-02 - 2013-03-05
Rafael Caldera - Nicolás Maduro
Bizitza
Izen osoa Hugo Rafael Chávez
Jaiotza Sabaneta1954ko uztailaren  28a
Herrialdea  Venezuela
Heriotza Caracas2013ko martxoaren  5a (58 urte)
Hobiratze lekua Historical museum in Caracas Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Aita Hugo de los Reyes Chávez
Ama Elena Frías de Chávez
Ezkontidea(k) Nancy Colmenares Itzuli
Marisabel Rodríguez de Chávez Itzuli  (1997 -  2004)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Military Academy of the Venezuelan Army Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Hugo José García Hernández Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta soldadua
Posizio edo espezialitatea Pitchinga
Altuera 173 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra National Army of Venezuela Itzuli
Gradua teniente koronel
komandante buru
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Alderdi politikoa Revolutionary Bolivarian Movement-200 Itzuli
Bostgarren Errepublika Mugimendua
Venezuelako Alderdi Sozialista Batua
IMDb nm1382342
todochavez.gob.ve/
Hugo Chavez Signature.svg

Bere mugimendu politikoan, Simon Bolivar El Libertador (Askatzailea) heroi nazionalaren irudia erabiliz, sozialismo demokratikoa eta Hego Amerikaren integrazioa egin ditu bere programaren ardatz, horren ondorioz AEBen inperialismoaren, neoliberalismo ekonomikoaren eta globalizazioaren aurkako aurpegi ezaguna bihurtuz.

Ibilbide politikoaAldatu

Venezuelako armadako ofizala zela, 1992an Carlos Andrés Pérez presidentearen kontrako estatu kolpean buruzagi izan zen Chávez. Estatu kolpeak ez zuen bere helburua lortu, eta kartzelatik igaro ondoren, Chávezek Bosgarren Errepublikaren Mugimendua (MVR, gaztelaniaz) ezkerreko alderdia sortu zuen. 1998ko hauteskundeak irabazi zituen bozen %60 baino gehiagorekin, Venezuelako gehiengo pobrearen zerbitzuan lan eginen zuela aginduta.

Bere gobernua babesten zuten alderdi politikoek ordura arteko politikariak boteretik baztertzea lortu zuten. Konstituzio berri bat onartu zen eta Venezuelako Errepublika zena, Venezuelako Errepublika Bolibartarra bihurtu zen. Bolivar Misioak garatu zituen, Venezuelako auzune eta herrixka pobreetan osasun eta hezkuntza beharrak asetzeko helburuarekin. Nazioarteko Diru Funtsa eta Mundu Bankuaren politika neoliberalak gaitzetsi zituen eta Hegoamerikako nazioen integrazioan urratsak eman zituen, aldi berean Ameriketako Estatu Batuen atzerri politikaren kontra zuzen zuzenean joz.

Neurri horiek hautsak harrotu zituzten bai Venezuelan bai kanpoan. Chávezek kritika nahiz laudorio beroenak jaso zituen. Venezuela barnean, txiroei lagundu eta ekonomiaren hazkundea eragin zuen, nahiz eta kritikarien iritziz autokratikoa izan eta ekonomia galbidera eraman zuela esan. Atzerrian ere, hainbat gobernuk petrolioaren prezioren egonkortasunerako eta eskualdeko bakerako mehatxutzat jo zuen Chávez. Beste batzuek, aldiz, laguntza programei harrera beroa eman zieten.

Chávez 2013ko martxoaren 5ean hil zen, minbiziaren ondorioz, artean Venezuelako presidente zela. Nicolás Maduro presidenteordeak hartu zuen haren lekua.

ErreferentziakAldatu

  1. Amagoia IBAN: Komandanteak eman du azken hatsa Paperekoa.berria.info

Kanpo loturakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Hugo Chávez
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Chávez  
  Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.