Martine McCutcheon

britainiar aktore eta abeslaria

Martine Kimberley Sherrie McCutcheon (Hackney, Londres, 1976ko maiatzaren 14a)[1] britainiar aktore eta abeslaria da. Ezaguna egin zen EastEndersen telesailean Tiffany Mitchell pertsonaia eta Love Actually komedia erromantiko britainiarrean Natalie pertsonaia interpretatzean.[2]

Martine McCutcheon

Bizitza
JaiotzaHackney1976ko maiatzaren 14a (48 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Jack McManus (en) Itzuli  (2012 -
Hezkuntza
HeziketaItalia Conti Academy of Theatre Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaInnocent

IMDB: nm0567356 Allocine: 94488 Allmovie: p302071
Twitter: martineofficial Musicbrainz: 2577010b-097d-4d03-a005-d9ac49ddf9d5 Songkick: 138732 Discogs: 59523 Allmusic: mn0000621376 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Thomas Hemmings eta Jenny Tomlinen alaba da; 10 urte zituela dibortziatu ziren, eta handik gutxira bere ama John McCutcheonekin ezkondu zen. LJ McCutcheon izeneko erdi-neba du.

Bizitza pribatua

aldatu

Gareth Cooke DJarekin konprometituta egon zen, baina harremana 1996an amaitu zen. 1996an Paul Nicholls aktorearekin elkartu zen, baina 1997an amaitu zen harremana. 1998an hasi zen Jonathan Barnham enpresariarekin ateratzen, baina hautsi egin zuten.[3] 2000. urtean Steve John Shepherd aktorearekin hasi zuen lanean, baina harremana 2001ean amaitu zen.[4]

2007an hasi zen Jack McManus musikariarekin ateratzen; 2010eko abenduan hartu zuen konpromisoa harekin, eta, azkenean, 2012ko irailean ezkondu ziren.[5][6] Seme bat dute, Rafferty McManus 2015eko otsailean jaioa.[7]

Ibilbidea

aldatu

1995eko urtarrilaren 24an, EastEnders telesail britainiar arrakastatsuan sartu zen, eta Tiffany Raymond-Mitchell zerbitzariaren papera egin zuen 1998ko abenduaren 31ra arte.[8]

2001ean, My Fair Lady antzezlanaren parte hartu zuen, eta Eliza Dolittle-ren paper nagusia egin zuen bertan; hala ere, gaixotasunaren ondorioz, lanetik erretiratu behar izan zuen. 2003an Love Actually filmean agertu zen, eta Natalie, lehen ministroaren (Hugh Grant) laguntzaile pertsonala eta interes erromantikoa interpretatu zuen. 2005ean Lies and Wives telesaila filmatu zuen NBCrentzat; hala ere, ez zen inoiz hautatua izan, ezta telebistan emana ere. Urte berean, abenduan, ariketa fisikoa egiteko DVDa kaleratu zuen, Martine McCutcheon: Dance Body Workout izenburupean.[9]

Musika

aldatu

1991tik 1994ra, Milan taldeko abeslaria izan zen. 1999ko apirilaren 18an debuta egin zuen bere lehen singlearekin, «Perfect Moment», UK charts taldean 1. postuan sartu zena eta bi astez hor mantendu zena. Bere bigarren abestia, «I've Got You», 1999ko irailean estreinatu zen, eta 6. postuan kokatu zen. «Love Me/Talking In Your Sleep» bere hirugarren abestia urte bereko abenduan estreinatu zen, eta leku berean geratu zen.

Bere laugarren abestia, «I'm Over You», 2000ko azaroan estreinatu zen eta 2. postuan geratu zen; eta bosgarrena, «On The Radio», 7. postuan geratu zen, 2001eko otsailean estreinatu ostean. 1995ean, Uno Clioren “Are you Man Enough” abestian gonbidatu zuten, 62. postuan kokatu zena.

Filmografia

aldatu

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[10][11]

Telebistako serieak
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2008 Echo Beach Susan Penwarden 12 atal
2005 Spook Tash 2 atal
2000 The Knock Jenny Foster atala # 5.2
1995 - 1998 EastEnders[12] Tiffany Mitchell 343 atal
1992 The Bill Amanda Jones "A Scandalous Act" atala
1989 Bluebirds Mandy 2 atal
Filmak
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2008 Jump! Liuba Halsman Patrick Swayze, Heinz Hoenig, Richard Johnson eta Wolfgang Fierekekin batera
2007 Marple: At Bertram's Hotel Jane Cooper Geraldine McEwan, Vincent Regan, Emily Beecham, Ed Stoppard eta Peter Davisonekin batera
2006 Withdrawal Bonnie Iddo Goldberg, Sean Rooney eta Andrew Stevensonekin batera
2005 The English Harem Tracy Pringle Art Malik, Tom Georgeson, Linda Bassett eta Tony Slatteryrekin batera
2003 Love Actually Natalie Hugh Grantekin batera
2001 Kiss Kiss (Bang Bang) Mia Stellan Skarsgård, Chris Penn, Paul Bettany, Jacqueline McKenzie eta Sienna Guilloryrekin batera
Argitalpenak
Urtea Liburuak Oharrak
2009 The Mistress Eleberria
2003 Martine McCutcheon: Behind the Scenes - A personal Diary Autobiografia
2001 Who Does She Think She Is? Autobiografia
Bideo musikalak
Urtea Artista Abestia Oharrak
1991 Enya "Caribbean Blue" Bideoan agertu zen
Agerraldiak
Urtea Saioa Oharrak
2007 Soapstar Superstar 10 atal- epailea
2005 The F Word izar gonbidatua - atala # 1.1
Antzerkia
Urtea Obra Pertsonaia Zuzendaria Antzokia Oharrak
2001 My Fair Lady Eliza Dolittle - Royal National Theatre Jonathan Prycerekin batera
Abestiak
Urtea Albuma Lanpostua
2002 Musikcality #55 UK Chartsen
2000 Wishing #25 UK Chartsen
1999 You, Me & Us #2 UK Chartsen

Sariak eta izendapenak

aldatu
Urtea Kategoria Saria Seriea/Filma/Obra/Musika Emaitza
2004 Hasi berri onena Empire Saria Love Actually Irabazlea
2004 Atlantikoan zeharreko aurrerapen onena Performer MTV Movie Saria Love Actually Irabazlea
2002 Musikal bateko aktore onena Laurence Olivier Theatre Saria My Fair Lady Irabazlea
2000 Emakumezko abeslari britainiar onena Brit Saria - Izendatua
1999 Storyline onena (Matthew Robinsonekin batera) British Soap Saria EastEnders Irabazlea
1999 Irteera onena British Soap Saria EastEnders Izendatua
1997 Aktorerik ezagunena National television Saria EastEnders Irabazlea

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Martine McCutcheon | Actress, Soundtrack» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. (Ingelesez) «Himesh Patel: Charity Work & Causes» Look to the Stars (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  3. «BBC News | UK | Miscarriage agony for Martine» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  4. (Ingelesez) «McCutcheon "very happy" with romance» Digital Spy 2008-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  5. Sheridan, Emily. (2012-04-02). «A hen party with a difference! Not a stripper in sight as Martine McCutcheon enjoys a classy girls' trip to Paris» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  6. Saunders, Louise. (2012-09-24). «Her Perfect Moment: Martine McCutcheon looks stunning in vintage-style white lace as she marries 'best friend' Jack in Lake Como» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  7. Jackson, Marc. (2015-02-05). «Martine McCutcheon welcomes a baby boy» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  8. (Ingelesez) «McCutcheon 'sad Tiffany was killed off'» Digital Spy 2010-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Películas de Martine McCutcheon en cines.com» cines.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  10. (Gaztelaniaz) «Martine McCutcheon» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  11. (Gaztelaniaz) «Martine McCutcheon - 14 de Mayo de 1976 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  12. (Ingelesez) «BBC One - EastEnders» BBC (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak

aldatu