Iosune Murillo

Txirrindulari eta entranatzaile

Iosune Murillo Elkano (Barañain, Iruñea, 1980ko maiatzaren 14a -) txirrindulari profesionala eta entrenatzailea da.

Iosune Murillo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIosune Murillo Elkano
JaiotzaBarañain1980ko maiatzaren 14a (43 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bizkaia-Durango 2004ko abuztuaren 26a-2008
 

Bizitza aldatu

Iosune Murillo iruindarrak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ikasi zuen eta zuzendari eta entrenatzaile izateko espezializatu zen. Hitzaldiak ematen ditu kirolarien errendimendu altua lortu eta taldeen antolakuntzari buruzko estrategiak azalduz.[1]

Txirrindulari ibilbidea aldatu

Bizkaia-Durango taldean 2002tik 2008ra izan zen ziklista profesionala eta Joane Somarribarekin bat egin zuen taldean emakumezkoen lasterketarik handienetan parte hartuz.[2] Ziklismo Mundialean parte hartu zuen 2006an.[3] Sub-23 kategoriako selekzioan egon zen 2007an.[4] 2008an Pekingo Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautagaien artean egon zen.[5]

Entrenatzaile ibilbidea aldatu

Goi mailako ziklismoko WorldTourrean dauden 18 taldeetan Murillo da entrenatzaile gisa aritzen den bakarra. Izan ere, berak eliteko ziklismoaren gailurrera eraman du Richard Carapaz.[6][7][8] Lizarte ziklismo talde nafarrean zegoela hasi zen entrenatzen eta 2019ko Giroan Movistar taldean egonik nabarmendu da bere lana.[9] Entrenatzen dituen beste batzuk 2019an ere Movistar Taldean ere dauden Pedrero,[10] Arcas[11] eta Castrillo[12] dira.[13] Juanjo Oroz txirrindulariaren entrenatzaile izandakoa ere bada, ezkontideak izatera iritsi direlarik.[14]

Errekonozimenduak eta sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Charla sobre entrenamiento y organización de equipos ciclistas» El Diario Vasco 2018-11-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  2. «Iosune Murillo» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  3. «Mundial de ciclismo | elmundo.es - deportes» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Los holandeses, favoritos en las pruebas de fondo féminas y sub'23 masculino.» La Voz de Galicia 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, L. G.. (2008-05-08). «La navarra Josune Murillo opta a una plaza en Pekin | Últimas noticias deportivas en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  6. Agirrebengoa, Eñaut. «Nola landu harribitxi bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Richard Carapaz» Movistar Team (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  8. (Gaztelaniaz) «Iosune Murillo, una sonrisa de color rosa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  9. (Gaztelaniaz) «Iosune Murillo» Movistar Team (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  10. (Gaztelaniaz) «Antonio Pedrero» Movistar Team (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  11. (Gaztelaniaz) «Jorge Arcas» Movistar Team (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  12. (Gaztelaniaz) «Jaime Castrillo» Movistar Team (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  13. (Gaztelaniaz) Arribas, Carlos. (2019-05-27). «Una entrenadora en el pelotón» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  14. a b (Gaztelaniaz) Zapatero, Emma. (2015-01-30). «La Peña Irati homenajea a Juanjo Oroz y Iosune Murillo» Ciclo21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  15. «Juanjo Oroz eta Iosune Murillo omendu dituzte - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).

Ikus gainera aldatu