Carmelo Urdangarin Altuna (Deba, 1932Zumaia, 2021eko maiatzaren 14a) ekonomialari, idazle, enpresari, kultur arloko ekintzaile ezaguna izan zen. Peritu eta merkataritza-irakasletza ikasketak burutu zituen. Gure Balioak Saria eman zioten, 2013an, sariaren IV. edizioan. Aranzadi Elkartearen, Eusko Ikaskuntzaren, eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioaren partaidea izan zen.

Carmelo Urdangarin
Bizitza
JaiotzaDeba, 1932
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZumaia2021eko maiatzaren 14a (88/89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta etnologoa
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Biografia aldatu

Peritu-ikasketak eta merkataritza-irakaskuntzako ikasketak egin zituen. Jarduera profesionalean hainbat enpresatan zuzendaritza-karguak bete zituen, hala nola, Orbea, Euskadiko Kutxa (enpresa-barrutia) eta Danobaten; azken horretan 1997an jubilatu zen. Kutxa eta Lagun Aro bezalako entitateetako zuzendaritza-organoetako kide izan zen. 2009tik 2014arte Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioaren patrono izan zen. 1973tik aurrera, Jose Maria Izagarekin batera, Deban eraiki nahi zen zentral nuklearraren aurka aritu zen. Kanpaina horren barruan ehundaka hitzaldi eman zituen. Franco hil ondoren, zinegotzi izan zen Deban. Hainbat hedabidetan kolaboratzaile zen, esaterako Euskadi Irratia, Herri Irratia, El Correo Español, Empresa XXI..., eta ekonomia, historia eta etnografiari (eskulangintza eta ofizio tradizionalak) buruzko 4.600 artikulu inguru eta hogei liburu baino gehiago idatzi zituen. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako graduondoko ikastarotan hartu zuen parte, batez ere Kanpo merkataritzari buruzkoetan eta Gipuzkoako Bazkundea edo Merkataritza Ganbarek antolatutakoetan. Halaber, Donostiako Uda Ikastaroetako irakasle gisa jardun du.[1]

Liburuak aldatu

  • Deba: Euskal Kosta Nuklearra (1975), Jose Ramon Rekalde eta Patxi Aldabaldetrecurekin batera.
  • Testamento de Ostolaza (1976)
  • Deba Ayer. 260 Fotografías (1977)
  • Historia Técnica y Económica de la Máquina-Herramienta (1982) Patxi Aldabaldetrecurekin batera
  • Trenbidea Debara heldu zeneko lehen mendeurrena - Primer centenario del ferrocarril a Deba [1893-1993] (1993), Jose Maria Izaga eta Manuel Zaragozarekin batera
  • Zezen nafarrak Debara egindako azken bidaiak (1996),Jose Maria Izagarekin batera
  • La Fábrica de Hierros y Aceros San Pedro de Elgoibar. Más de un siglo de historia 1876-1990 (2006)
  • Estar y Ecénarro. Sigma: 80 años de historia, 1914-1995 (2008), egilearen edizioa.
  • Quince oficios mineros (2002), egilearen edizioa.
  • Doce oficios armeros (2003), Gipuzkoako Bazkundea.
  • Antzinako lanbideak, hamairu liburuki, batzuk bakarka egindakoak eta bestetzuk kolaborazioan.
  • Oficios tradicionales de la cuenca del Deba (2009), Jose Maria Izagarekin batera.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu