Johnny Got His Gun (filma)

filma

Johnny Got His Gun (euskaraz Johnnyk bere fusila hartu zuen) 1971ko Dalton Trumbo estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Bertan, Timothy Bottoms, Jason Robards, Donald Sutherland, Diane Varsi eta Kathy Fields aktoreek antzeztu zuten.

Johnny Got His Gun (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1971
IzenburuaJohnny Got His Gun
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta Film biografikoa
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaJohnny Got His Gun (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Dalton Trumbo
Gidoigilea(k)Dalton Trumbo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBruce Campbell
Bestelako lanak
MusikagileaJerry Fielding (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0067277 Filmaffinity: 746268 Allocine: 220 Rottentomatoes: m/johnny_got_his_gun Allmovie: v26441 TCM: 79837 Metacritic: movie/johnny-got-his-gun TV.com: movies/johnny-got-his-gun Netlix: 70008386Edit the value on Wikidata

Filmak gerraren aurkako joera bakezalea argi du, gerraren laztasuna protagonistaren egoeraren bidez modu oso garratzean erakusten du.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen Mundu Gerran estatubatuar gudari bat leherketa baten ondorioz larriki zaurituta dago. Istripu horretan, Johnnyk hankak, besoak, ikusmena, entzumena, usaimena eta dastamena galdu ditu. Modu latzean esanda, haragi puska bat eginda geratu da: kontzientzia izan arren, errealitatetik eta bere ingurutik erabat isolatuta dago. Halere, bere bizitzako une garrantzitsuenak gogoratzen (jaiotetxea, gurasoak eta neska-laguna...) eta ametsak eta amesgaiztoak ditu, baina ez ditzake errealitatea eta fantasia bereiz.

Hainbat urtez egoera latz horretan egonda, azkenik Morse kodearen bidez mediku eta jeneralekin harremanetan jartzea lortu du, burua aurrera-atzera mugituz. Hil dezaten eskatu die, baina ingurukoak ez diote jaramonik egiten. Haren gorputz ezdeusa biltegi batean zokoratuta, medikuntzaren aurrerapenerako ikerketetan erabiltzeko mantenduko dute bizirik.

Aktoreak aldatu

Bitxikeriak aldatu

Filmaren izenburua George M. Cohan estatubatuar nazionalistaren Over there abestiko hitzetan oinarritua dago: kanta hartan, filmean ez bezala, gerraren apologia handia egiten da, "Johnny, get your gun" (Johnny, haz ezak heure fusila), estatubatuar gazteri abertzaleak bere herrialdea defendatzeko duen eskubidearen alde. Aldiz, Trumboren eleberri nahiz filmean oso bestelako erantzuna ematen zaio: Johnnyk bere fusila hartu zuen, gerrara joan eta bizi guztirako elbarri itzuli zen.

Bestalde, Metallica estatubatuar musika taldeak, filmean oinarrituta, One abestia ondu zuen, baita haren bideoklipean filmeko irudiak sartu ere.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu