Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Panzer dibisioetan aditua zen, eta haien eraginkortasuna frogatu zuen Poloniako (1939), Frantzia (1940) eta Errusiako (1941)inbasioetan. Lurreko gudaroste horien gidari moduan, guda garrantzitsu asko irabazi zituen.

Bizargorri Operazioan erdiko gudarosteen jeneral nagusienetakoa izan zen. Esan ohi da, bere menpeko panzerren gudariak, Plaza Gorriko San Basilio katedralaren kupulak ikustera heldu zirela. Hala eta guztiz, gudari alemanak leher eginda zeuden eta ezin izan zuten aurrerago jo. Ondorioz, Moskun hondamena izan zuen (1941eko abenduan). Hala ere, ikuskari nagusi izendatu zuten 1943an; 1944an, berriz, Herr edo Reicharen Lurreko Armadako buru. 1945ean, aliatuek preso hartu zuten. Gero, Bavarian hartu zuen bizitokia.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinz Guderian