Ireki menu nagusia

Pi de les tres branques (euskaraz Hiru adarretako pinua) Kataluniar nazionalismoaren ikurra den pinu gorri bat da, hain zuzen ere, bere hiru adarrek Katalan Herrien batasuna irudikatzen dutelarik (Katalunia, Valentziar Herria eta Balear uharteak). Bartzelonako probintziako iparraldean dagoen Castellar del Riu udalerriko lursaitelan kokatzen da.

Pi de les Tres Branques
Catalonia-Pi de les tres branques.jpg
2005eko Pi de les Tres Branques zuhaitzaren irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 06′ 38″ N, 1° 46′ 55″ E / 42.110531°N,1.781891°E / 42.110531; 1.781891Koordenatuak: 42° 06′ 38″ N, 1° 46′ 55″ E / 42.110531°N,1.781891°E / 42.110531; 1.781891

Zuhaitzak 25 metroko garaiera du, eta enborrak oinarrian 5 metroko perimetroa. Urtero, bertan, uztailaren hirugarren asteko igandean kultur-politika ekitaldi edo topagunea ospatu ohi da.

HistoriaAldatu

Jada XVIII. mendean Hirutasun Santuaren ikurtzat jo ohi zen (Aita, Semea eta Espiritu Santua). XIX. mendean mendizaletasuna hedatzearekin batera ohiko bildune bilakatu zen, 1888an Jacint Verdaguerrek Lo pi de les tres branques ("Hiru adarretako pinua") olerkia idaztean behin-behineko ospea bereganatu zularik.

1901an zuhaitzaren Tomàs Campà jabeak Unió Catalanista alderdi politikoari jabetza eman zion. Tamalez, 1913an zuhaitza hil egin zen eta gaur egun arte bere enborra mantendu izan da.

2014ko maiatzaren 13an ezezagun batzuk zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.

Ikus gaineraAldatu