Ireki menu nagusia

Katalan Herriak (katalanez Països Catalans) katalana mintzatzen den lurraldeari ematen zaion izena da. Orokorrean, Katalan Herriak Iberiar Penintsularen ekialdean kokatzen dira, Pirinioak eta Segura ibaiaren artean, Balear Uharteak ere batasun honetan sartuz. Zenbaitzuk Sardiniako Alguer (Alghero) hiria ere sartzen dute Katalan Herrien barne.

Katalan Herriak
Països Catalans
Bandera
██ Katalan Herriak
██ Katalan Herriak
Hiri nagusiakBartzelona, Valentzia, Perpinyà, Palma
Hizkuntzak katalana, aranera, frantsesa, gaztelania, italiera
Herritarra katalan
Gobernua  Espainia: Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Balearrak, Sartaldeko Zerrenda, El Carxe
 Andorra
 Frantzia: Ipar Katalunia
 Italia: L'Alguer
Geografia
 -  Guztira 70,520 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2009) 14.435.023
 -  Dentsitatea 204.69 bizt./km2
Dirua Euro () (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Internet domeinua .cat
Ppcc2007noms2.png

Hedadura 69.823 kilometro karratuetakoa da eta 12,9 milioi biztanle ditu (2004ean).

Katalan Herriak terminoa katalan nazionalista askok erabiltzen dute maiz.

MugakAldatu

Banaketa administratiboaAldatu

Tradizionalki eta administratiboki, Katalan Herriak ondoko lurraldeok osatzen dituzte, guztiak Espainiako administraziopean Ipar Katalunia (Frantzia), Andorrako Printzerria (Principat d'Andorra) eta L'Alguer (Italia) izan ezik:

  • Katalunia (Catalunya), askotan Printzerria (Principat) deritzona. Pirinioetako Tratatuaren (1659) eraginez iparraldea (Ipar Katalunia) Frantziako estatuaren parte da. Hiriburua Bartzelona da.

Hizkuntzan oinarrituriko ikuspuntu batetik, Katalan Herrien barruan ondorengo lurraldeak ere sartzen dira:

DemografiaAldatu

Katalana hedatzen den lurraldeak 12.805.197 biztanle zituen 2006an. Valentziar Herriko eskualde gaztelaniadunetako biztanleria (719.970 lagun) eta Arango haranekoak (9.554 biztanle) kontuan hartuz, 13.534.721 biztanle dituzte Katalan Herriek.

Lurraldea Biztanleria
  Katalunia (Arango harana kontuan hartu gabe) 7.125.143
  Valentziako Erkidegoa (eskualde gaztelaniadunak izan ezik) 4.086.938
  Balear Uharteak 1.001.062
  Ipar Katalunia (Ekialdeko Pirinioetako departamentua, Fenolleda barne) 422.000
  Andorra 81.222
  Sartaldeko Zerrenda 47.771
  Alguer / Alghero 40.391
  Carxe 670
GUZTIRA 12.805.197

KulturaAldatu

 
Katalan Herriak aldarrikatzen dituen graffitia Argentonan.

LiteraturaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katalunierazko literatura»

Katalunierazko idazleen artean, nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.

MusikaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Katalunierazko musika»

Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.

Inadaptats, Obrint Pas, Opció k-95, Els Pets, Sopa de Cabra eta La Gossa Sorda dira talde ezagunetako batzuk.

AntzerkiaAldatu

Kanpo estekakAldatu