Adolfo Frederiko Suediakoa
Adolfo Frederiko Suediakoa (suedieraz: Adolf Fredrik, alemanez: Adolf Friedrich; Gottorp, Schleswigeko Dukerria, 1710eko maiatzaren 14a - Stockholm, 1771ko otsailaren 12a) Suediako erregea izan zen 1751tik 1771ra. Christian Augusto Holstein-Gottorpekoa, Eutingo Printzea eta Albertina Frederika Baden-Durlachekoaren semea izan zen. Bere amaren aldetik Suediako errege dinastien ondorengoa zen. 1727tik 1750era Lübeckeko printze-apezpikua izan zen. 1743an, Kapelaren Alderdiak Suediako printze oinordeko aukeratu zuen eta 1751ko martxoaren 15ean errege bihurtu zen Frederiko I.a Suediakoa hil ondoren. Errege ahula izan zen eta botere eraginkorra Riksdagen eskuetan egon zen. Barne bake-aldi luzea izan zen erresuman, baina ekonomia gelditu egin zen. Prentsa askatasunari buruzko lege bat ere onartu zen. Luisa Ulrika Prusiakoa printzesarekin ezkondu zen eta Gustavo III.a Suediakoa eta Karlos XIII.a Suediakoa erregeen aita izan zen.
Adolfo Frederiko Suediakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1751ko martxoaren 25a - 1771ko otsailaren 12a ← Frederiko I.a Suediakoa - Gustavo III.a Suediakoa →
1727 - 1750 ← Charles Augustus of Holstein-Gottorp (en) - Frederick August I, Duke of Oldenburg (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gottorf Castle (en) , 1710eko maiatzaren 14a | ||||
Herrialdea | Suedia | ||||
Heriotza | The Royal Court Parish (en) eta Stockholm, 1771ko otsailaren 12a (60 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Riddarholmen eliza | ||||
Familia | |||||
Aita | Christian August of Holstein-Gottorp, Prince of Eutin | ||||
Ama | Margravine Albertine Friederike of Baden-Durlach | ||||
Ezkontidea(k) | Louisa Ulrika of Prussia (en) (1744ko abuztuaren 29a - 1771ko otsailaren 12a) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Holstein-Gottorp (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | suediera | ||||
Irakaslea(k) | Adam Heinrich Lackmann (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||