Ireki menu nagusia

Sollubeko Gudua Espainiako Gerra Zibileko gudua izan zen, Sollube mendian (Bermeotik hurbil, Bizkaian) gertatua, 1937ko maiatzaren 6tik maiatzaren 14ra arte. Aurrez aurre izan zituen Eusko Gudarostea eta Errepublikaren aldeko hainbat asturiar nahiz kantabriar, batetik; eta Errepublikaren aurka matxinatutako armada frankista (italiarrak, espainiarrak eta marokoarrak), bestetik. Guztira 1.000 bat soldadu hil ziren: 600 Errepublikaren aldean, eta 400 matxinatuen aldean. Bermeoko guduaren ondorengo borrokaldia izan zen, Bizkaiko iparraldeko fronteko azken erresistentzia ekintzetako bat.

Sollubeko Gudua
Gerra Zibila
Euskal Herriko frontea
Sollube antena.JPG
Sollube mendia, gaur egun
Data 1937ko maiatzaren 6tik maiatzaren 14ra
Lekua Sollube
 Euskal Herria
Koordenatuak 43° 22′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 43.36666667°N,2.75°W / 43.36666667; -2.75Koordenatuak: 43° 22′ 00″ N, 2° 45′ 00″ W / 43.36666667°N,2.75°W / 43.36666667; -2.75
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Flag of the Basque Country.svg Eusko Gudarostea
Flag of Spain (1931–1939).svg Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Euskal Herria Pablo Beldarrain
Galerak
400 hildako 600 hildako

Eduki-taula

KronologiaAldatu

OmenaldiaAldatu

Guda zibila bukatu ostean, bando nazionalak harrizko gurutze batekin omendu zituen han bizia eman zuten italiarrak. Atxilotuta zeuden errepublikarrek eraiki zuten gurutze hura, Bermeoko Mañu auzoan, Sollubeko guduko borrokaldi gordinena izan zen tokian, lubakien alboan. 2017ko maiatzaren 14an, aldiz, errepublikarrak eta Eusko Gudarostearen alde bizia eman zutenen omenez, gurutze hura kendu eta omenaldia ospatu zen auzoko probalekuan.

2006. urtean Sollube mendian aurkitutako hezurrak gudu hartan hil zirenenak direla uste da.

LiburuaAldatu

Bermeo y la Guerra Civil. La Batalla del Sollube, Sollubeko guduari buruzko liburua 2007ko urrian aurkeztu zuten.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu