Germán Yanke
Germán Yanke Greño (Bilbo, Bizkaia, 1955eko ekainaren 21a - Sopela, 2017ko maiatzaren 14a) bizkaitar kazetaria eta idazlea izan zen.
Germán Yanke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1955eko ekainaren 21a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Sopela, 2017ko maiatzaren 14a (61 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
|
Biografia
aldatuAitaren partez, txekiar jatorrikoa zen. Zuzenbide ikasketak egin ondoren, Europar Batasunari buruzko ikasketak egin zituen Lovainan eta Amsterdamen, eta 1979an Salvador de Madariaga Ikastegia sortu zuen, Europar Batasunaren inguruko gaiak lantzeko. 1986an, irakasle talde batekin batera, Instituto Vasco de las Artes y las Letras sortu zuen, Euskal Herrian hausnarketa eta eztabaida intelektuala bultzatzeko asmoz.
XX. mendeko espainiar poesian aditua zen, eta gai horri buruzko ikastaro eta mintegi ugari zuzendu zituen Espainian zein atzerrian. Poesiaren alorrean egindako lanean, liburu hauek aipa daitezke: Álbum de agujeros, Furor de Bilbao, Estación del Norte eta Obra poética completa. Kazetari gisa La Gaceta del Norte, Deia eta El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarietan idatzi izan zuen, eta Arbola eta Pérgola literatura-aldizkariak ere zuzendu zituen. Hainbat urtez El Mundo del País Vasco egunkariaren zuzendariorde izan ondoren, 2000. urtean Época aldizkari madrildarraren zuzendari izendatu zuten.
Lanak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.