Ireki menu nagusia

Flavio Valentiniano (latinez: Flavius Valentinianus; 371 - Vienne, 392ko maiatzaren 14a), Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen Graziano anaiarekin batera. Enperadore izendatu zutenean, 375ean, Valentinianok lau urte zituen.

Valentiniano II.a
Statue of emperor Valentinian II detail.JPG
Erromatar enperadorea

0375-11-17 (gregoriar) - 0392-05-15 (gregoriar)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotza Treveris371
Herrialdea Antzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
Heriotza Vienne392ko maiatzaren  15a (20/21 urte)
Heriotza modua unknown value
suizidioa: urkatzea
Familia
Aita Valentiniano I.a
Ama Justina
Anai-arrebak
Leinua Valentinian dynasty Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria


BotereanAldatu

Bi anaiek Mendebaldeko Inperioa erdibitu zuten. Ofizialki, Grazianok Galia probintzia hartu zuen, eta Valentinianok, edo, hobe esanda, Justina amak, Italia, Iliria eta Afrika probintziak. Justinak, erlijio aranista edukita, kristauen aurka borrokatu zuen. Baina, Milango artzapezpikuak, Anbrosiok, (Valentinianoren gortea Milanen kokatua baitzen) oso itzal handia zuen, enperadorea baino handiagoa.

387an, Magno Maximo jenerala matxinatu zen Britanian eta bere burua enperadore izendatu zuen. Alpeak zeharkatuta, Milan hiria mehatxatu zuen. Valentinianok ekialdera jo behar izan zuen, Teodosioren babespean egoteko. Teodosiok 388an Valentiano tronuan jarri zuen berriro Magno Maximoren heriotzaren ostean.

HeriotzaAldatu

392ko maiatzaren 15ean, Valentiniano urkaturik aurkitu zuten. Haren bizkartzain eta magister militum aholkulariak, Arbogasto germaniarrak, suizidioa zela argudiatu zuen. Valentinianok eta Arbogastok ika-mika izan ohi zuten Inperio gobernatzeko era egokienaren gainean.

Honela izanda, Teodosiok, horren berri izandakoan, Arbogasto hiltzailetzat jo zuen. Milango Anbrosiok ere susmo bera iradoki zuen Valentinianoren hiletan. Arbogastok, gainera, Eugenio izeneko jeneral pagano kokatu zuen tronuan.

Horren ondorioz, gerra zibila piztu zen Eugenio eta Teodosioren artean. Teodosioren garaipenak Inperioko azken batzea eragin zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano II.a