Eñaut Larralde

Artikulu hau kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».

Eñaut Larralde (Izura, Nafarroa Beherea, 1939 - Baiona, Lapurdi, 2012ko maiatzaren 14a) [1] euskal abeslaria eta irakaslea izan zen. 1970eko hamarkadan herriz herri ibili zen kantari Eñaut Etxamendirekin, Etxamendi eta Larralde bikotea osatuz. Kantuak, euskaraz guztiak, Etxamendik idatzi zituen, Larralderen laguntzarekin.

Eñaut Larralde
Bizitza
Jaiotza Izura, 1939
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Baiona2012ko maiatzaren 14a (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta katedraduna
Musika instrumentua ahotsa

Eñaut Larralde lanbidez irakaslea zen, Donapaleuko Errekart lizeoan. Bere bizitzako azken urteetan musikari lotuta segitu zuen, Euskal Kantuzaleen Elkartearen sustatzaile gisa. Halaber, Izurako Haize Berri elkarteko presidentea izan zen. Ibañeta antzezlanean parte

Kantaria LarralderekinAldatu

 
Etxamendi bere etxean 2010ean

Laborantza eskolako lankidea zen Eñaut Etxamendi lagun, kantagintzan abiatu zen. Ana Intxausti izan zen lehen kantaldien kudeatzailea eta haren bitartez ezagutu zuten Ez Dok Amairu taldea Donostian, 1965-1966an. Ez Dok Amairurekin batean egin zituzten lehen kantaldi handiak gero 1967an, nahiz eta lehenago ere hasiak ziren jadanik Uhartehirin, Behaskanen eta Larzabalen. Etxamendi eta Larralde bikote kantari ospetsua sortuta zegoen.[2][3]

DiskografiaAldatu

Obra aberatsaren egilea da: ehun bat kantu (haietako batzuk lagun zuen Eustakio Mendizabal Txikiari eskainiak),

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) «La voix d'Eñaut Larralde s'est éteinte» Eitb.eus 2012-5-15 . Noiz kontsultatua: 2016-3-16.
  2. Etxamendi, Eñaut. (2010-03-03). «Ene gogoan, ardurenean, sorlekuko eremuetan nabil» EKE (EKE) . Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
  3. «Eñaut Etxamendi - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus . Noiz kontsultatua: 2020-06-08.
  4. Mai Larralde Etxamendi. .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu