Ibai Zabala

esku huskako pilotaria
Ibai Zabala
Izen osoa: Ibai Zabala Gandarias
Jaiotza data: 1987ko maiatzaren 14a (36 urte)
Jaioterria: Berriz (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,84 m
Pisua: 83 kg
Debutatze data: 2008ko maiatzaren 23a
Debutatze pilotalekua: Elorrioko udal pilotalekua

Ibai Zabala Gandarias, pilota arloan Ibai Zabala izen-deiturez ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1987ko maiatzaren 14a) esku huskako pilotaria da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 83 kilo pisatzen du. 2008an bihurtu zen profesional, eta maiatzaren 23an Elorrioko udal pilotalekuan jokatu zuen estreinako partida.

Buruz buru jokatzeko dohainik ez du, baina binaka nabarmendu da: bigarren mailako txapeldunorde izan zen 2009an, eta txapeldun 2010ean. Binakako txapelketa nagusian 2013an aritu zen lehenengoz, Aimar Olaizola aurrelaria lagun, eta finalerdietaraino iritsi ziren.[1][2] 2014koan, eskuetako lesio batetik atera berritan, ez zen hasieratik aritu, baizik eta geroago sartu zen, Ladis Galartzaren ordez;[3] Oinatz Bengoetxea aurrelaria izan zuen lagun, eta ez zuten finalerdietan sartzerik lortu.

Kirol lorpenak aldatu

Profesionaletan aldatu

  • 2010eko bigarren mailako binakako txapelduna.
  • 2009ko bigarren mailako binakako txapeldunordea.

Amateurretan aldatu

  • 2008ko Euskadiko binakako txapeldunordea

Erreferentziak aldatu

  1. Lander IRUIN: «Ibai Zabala: "Gustura aritu naiz"», Berria, 2013-04-12.
  2. (Gaztelaniaz) Joseba LEZETA: «Triunfo de consolación de Olaizola II y Zabala en el Atano III (22-15)», Diario Vasco, 2013-04-14.
  3. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Ibai Zabala se gana el puesto», Deia, 2014-01-29.

Kanpo loturak aldatu