Ireki menu nagusia

Dick Bruna

Herbeheretar idazlea eta ilustratzailea

Hendrik Magdalenus Bruna, ezagunagoa Dick Bruna bezala (Utrecht, Herbehereak, 1927ko abuztuaren 23a -Ibidem, 2017ko otsailaren 16a), herbeheretar idazle, diseinatzaile eta ilustratzaile bat izan zen.[1]

Dick Bruna
Dick Bruna.jpg
Bizitza
Izen osoa Hendrikus Magdalenus Bruna
Jaiotza Utrecht1927ko abuztuaren  23a
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Bizilekua Utrecht
Lehen hizkuntza nederlandera
Heriotza Utrecht2017ko otsailaren  16a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Art Itzuli
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta haur literaturaren idazlea
Lan nabarmenak Miffy
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Henri Matisse
Genero artistikoa haur literatura
IMDb nm3390656
www.nijntje.nl
Dick Bruna signature.svg

Bruna ezaguna egin zen haurrentzat idatzi zituen liburuengatik eta bertan egin zituen ilustrazioengatik, orotara, 200dik gora. Bere sorkuntzarik ezagunena Miffy untxia da (nederlanderaz: Nijntje), 1955ean sortua, itxuraz minimalista, kolorez zuria eta buru handikoa. Ere berean, Brunak beste zenbait pertsonaientzako istorioak sortu zituen ere, hala nola, Lottie, John baserritarra eta Hettie Hedgehog.

Haur literaturaren gainean egindako lanez gain, Brunak diseinua, ilustrazioa eta edizioarekin lotutako zenbait lan egin zituen: liburu azalak, posterrak eta promoziorako materialak, besteak beste. Miffyrekin izan zuen arrakastarekin, ordea, 85 milioitik gora liburu saldu zituen 40 hizkuntzatan. Bere jaioterrian, Ultrecht, haren omenezko museoa eta plaza publikoak daude.[2]

BizitzaAldatu

Dick Bruna, A. W. Bruna editorearen eta de J. C. C. Erdbrinken bigarren semea eta Henk Brunaren iloba izan zen. Bigarren gerraten mundialean zehar, familian e Loosdrechten (Wijdemeren) ezkutu behar izan zen aita atxilotu eta Alemaniara langile bezala bidali ez zezaten. Gerra ostean, Dick eskolan hasi zen baina laster utziko zuen. Harengandik espero zen aitaren eta aitonaren bide berdina hartuko zuela, eta horrela, editore bihurtuko zela. Horretan trabatzeko, Londresen eta Parisen ibili zen. Azken horretan, mota guztietako museoak bisitatu zituen eta horrek artista izateko gogoa piztu zion. Herbeheretara itzuli zenean, Amsterdameko Arte Ederren Akademian ikasteko eman zuen izena baina bertan behera utzi zituen ikasketa horiek ere. Editore bezala aitarekin lanean jarri beharrean, diseinatzaile bezala hasi zen, eta horrek, familiako ardi beltzaren antzerako zerbait bihurtu zuen. Alta, bere arrakastaren zati handi bat Herbeheretako kioskoetan haren libururen salgai beti egoteari zor zaio.

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) « Mort du dessinateur Dick Bruna, papa de Miffy le lapin blanc », sur lefigaro.fr, 17 février 2017
  2. Miffyren mundua, Dick Bruna (1927 - 2017) . Noiz kontsultatua: 2017-11-11.