Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Oxfordeko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion Edinburgon. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea Greenwichen eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen (Dundee). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.

Copsonek analisi klasikoa, espantsio asintotikoak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, The theory of functions of a complex variable ("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.

ErreferentziakAldatu