Ireki menu nagusia

Hezbola[1] (arabieraz: الله‎ḥizbu-llāh, «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko bat eta beste armatu bat dituena. 1979an Iranen eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egungo Hassan Nasrallah du lider nagusi.

Hezbola
الله
Buruzagia Hassan Nasrallah
Sorrera 1985
Egoitza nagusia Beirut, Libano
Ideologia politikoa Jihadismo, Islamiar nazionalismo, Antisionismo
Eserlekuak erakundeetan Libanoko Gobernuan
2 / 30

Libanoko Parlamentuan
12 / 128
www.moqawama.org

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Eduki-taula

BanderaAldatu

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

ErreferentziakAldatu

  1. Hezbola da arabieratiko euskarazko transkripzioa. Beste sistema batzuetan, honako transkripzio hauek ematen ditu: Hizbullah, Hezbollah, Hizbollah, Hezballah, Hizballah, Hisbollah, Hizb Allah

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hezbola