1.500 metroko lasterketa

1.500 metroko lasterketa atletismoaren proba nagusia da pista batean eta ertaineko distantzian korrika egiten dena. Gizonezkoen artean, markarik hoberena 1998an ezarri zuen Hicham El Guerrouj marokoarrak (03:26.00). Beste korrikalari onen artean Steve Ovett eta Sebastian Coe britainiarrak, Noureddine Morceli aljeriarra, Fermín Cacho espainiarra eta Mehdi Baala frantziarra ditugu.

2007ko Mundialaren finala.

Emakumezkoen markarik onena bestela Yunxia Qu txinatarrarena da (03:50.46, 1993). Maryam Yusuf Jamal bahreindarra, Sonia O'Sullivan irlandarra eta Paula Ivan errumaniarra ere aipatzekoak dira besteak beste.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.