Kim Jong-il (1941eko otsailaren 16a - 2011ko abenduaren 17a) Koreako Herri Errepublika Demokratikoko diktadorea izan zen; herrialde hartako de facto buruzagi gorena, haren aita Kim Il-sung hil zenetik.[1] Defentsa Batzordeko zuzendaria, Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusia eta Armadako komandante gorena ere zen. Buruzagi Maitea, Gure Aita, Jenerala eta Generalissimo tituluekin aipatua da bere agintepeko hedabide ofizialetan.[2] Kim Jong-ilen seme Kim Jong-un haren balizko ondorengo bilakatu zen.[3]

Kim Jong-il

Koreako Langileen Alderdiko idazkari nagusi

1997ko urriaren 8a - 2011ko abenduaren 17a
Kim Il-sung - Kim Jong-un
2. Ipar Koreako buruzagi gorena

1994ko uztailaren 8a - 2011ko abenduaren 17a
Kim Il-sung - Kim Jong-un
member of the Supreme People's Assembly (en) Itzuli


Ipar Koreako Defentsa Batzorde Nazionaleko lehendakari


Eternal President of the Republic (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЮрий Ирсенович Ким
JaiotzaVyatskoye (en) Itzuli eta Ussuriysk (en) Itzuli1941eko otsailaren 16a
Herrialdea Ipar Korea
BizilekuaRyongsong Residence (en) Itzuli
Lehen hizkuntzakoreera
HeriotzaPiongiang2011ko abenduaren 17a (70 urte)
Hobiratze lekuaKumsusan Palace of the Sun (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaKim Il-sung
AmaKim Jong-suk
Ezkontidea(k)Song Hye-rim
Ko Yong-hui
Kim Ok
Kim Young-sook  (1974 -  2011ko abenduaren 17a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKim dinastia
Hezkuntza
HeziketaKim Il-sung Unibertsitatea 1964)
Maltako Unibertsitatea
Mangyongdae Revolutionary School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraKoreako Herri Armada
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Taewŏnsu (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Koreako Langileen Alderdia

IMDB: nm0453535 Musicbrainz: 84476098-f370-412f-bc11-6ee2d10e7177 Find a Grave: 82132369 Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Bizitza aldatu

Alemaniako Errepublika Demokratikoko pilotu akademia batean eta Piongiangeko Kim Il Sung Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero Koreako Langileen Alderdian sartu zen, eta aitaren idazkari gisa lanean hasi zen. 1967an aitari lagundu zion alderdian purga bat egiten, eta sei urte geroago, alderdiko propaganda saileko idazkari izendatu zuten. 1980ko Langileen Alderdiko Kongresuan, Kimek alderdiko buruzagitza lortu zuen, aitaren nortasunaren kultu estalinistari men eginez. Aitak bere oinordeko izendatu zuen. 1987an, Hego Koreako bidaiari hegazkin baten leherketan parte hartzea leporatu zioten (115 lagun hil ziren). Kim Jong Ilek bere aitaren kargu guztiak heredatu zituen hura hil baino bost egun lehenago, 1994ko uztailaren 8an. Haren agintaritzapean arrakastaz amaitu ziren Ipar Korearen programa nuklearrari buruzko negoziazioak Estatu Batuekin eta Koreako Errepublikarekin. 1996an, aitaren heriotzaren bigarren urteurrenean, herrialdeko buruzagi goren gisa aurkeztu zuten, eta 1997ko urrian, alderdiko idazkari nagusi hautatu zuen Langileen Alderdiak.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Jong-il  


Aurrekoa
Kim Il-sung
Ipar Koreako Buruzagi Nagusia
19942011
Ondorengoa
Kim Jong-un


  Artikulu hau Ipar Koreako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.