Roberto Ferruzzi
Roberto Ferruzzi (Šibenik, Dalmazia[1], 1853ko abenduaren 16a – Venezia, Italia, 1934ko otsailaren 16a) italiar margolaria izan zen. Munduan ezaguna da haren La Madonnina (Andre Mariatxoa) margolana.
Roberto Ferruzzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Šibenik, 1853ko abenduaren 16a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1934ko otsailaren 16a) |
Heriotza | Torreglia, 1934ko otsailaren 16a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
aldatuŠibenik hirian jaio zen, Dalmazian, 1853an. Italiar gurasoak zituen. Lau urte zituela, Veneziara aldatu zen, ikasteko. Aita —abokatu ospetsua— hil ondoren, Dalmaziara itzuli zen, eta han bizi izan zen 14 urte bete arte, ikasketa klasikoak egiten eta margolaritza ikasten, bere kasa. Luvigliano herrira (Torreglia, Padua, Italia) aldatu zen, eta han sortu zituen bere lanik nabarmenenak, Madonnina ospetsua barne.
1934an hil zen, eta bere emazte Ester Sorgatoren eta alaba Mariskaren ondoan ehortzi zuten, Luviglianoko hilerri txikian.
Madonnina
aldatu1897an Ferruzzik Veneziako Bienalaren bigarren edizioan parte hartu zuen, amatasuna irudikatu nahi zuen lan batekin. Aparteko adierazpen gozoari esker, margolanak sekulako arrakasta izan zuen, eta Amatasuna jatorrizko izenaren ordez Madonnina jarri zitzaion. Margolana beste izen batzuekin ere ezaguna da: Haurrarekiko Madonna, Andre Maria Atsedenekoa, Andre Maria Bideetakoa,[2] Andre Maria Samurtasunekoa, Madonnella eta Zingarella.
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Italieraz) La Madonninari buruzko artikulua, argazkiz hornitua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Ferruzzi |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |