Dorce Gamalama (Solok, Mendebaldeko Sumatra, Indonesia, 1963ko uztailaren 21a) indonesiar emakumezko abeslari, aktore, aurkezle eta umorista transexuala da.
Gamalama, Dedi Yuliardi Ashadi jaiotza-izenaz, Soloken sortu zen. Urtebete zuenean gurasoak hil zitzaizkion eta amonak hazi zuen. Hark sortu zion musikazaletasuna lehen hezkuntzan zegoenean eta Bambang Brothers izeneko talde batean abestu zuen. Nerabezaroan emakumez janzten hasi zen eta Dorce Ashadi izen artistikoa hartu zuen. Ondoren, Surabaya hirian sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten eta Dorce Gamalama izen artistikoa erabiltzen hasi zen, Ternate uharteko Gamalama sumenditik eratorria.