Veríssimo Correia Seabra

politikari gineabissautarra

Veríssimo Correia Seabra (Bissau, 1947ko otsailaren 16a - ibidem, 2004ko urriaren 6a) gineabissautar militarra izan zen. Ginea-Bissauko estatuburua izan zen 2003ko irailean.

Veríssimo Correia Seabra
Ginea Bissauko presidentea

2003ko irailaren 14a - 2003ko irailaren 28a
Kumba Ialá - Henrique Rosa
Bizitza
JaiotzaBissau1947ko otsailaren 17a
Herrialdea Ginea-Bissau
HeriotzaBissau2004ko urriaren 6a (57 urte)
Heriotza moduaMatxinada
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmed Forces of Guinea-Bissau (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakGuinea-Bissau War of Independence (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAfrican Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) Itzuli

1963an, hamasei urterekin, PAIGCVra batu zen eta gerrillan borrokatu zen portugaldarren aurka. Ondoren ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Bulgarian eta 1971n Sobietar Batasuneko Artilleria Eskolara joan zen. Independentziaren ondoren, Lisboako ofizialen eskolara joan zen.

1980an Luis Cabral kargutik kendu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen bere ibilbide militarrean. Angolan kasko urdinetako gineabissautar soldaduen buruzagiordea izan zen 1991-92an.

1998an Ansumane Mané jeneralarekin bat egin zuen João Bernardo Vieiraren aurkako matxinada batean eta 1999an Vieira kargutik kendu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen.

Kumba Ialá presidenteari aurre egin zion soldaduen soldatak ez ordaintzeagatik eta 2003ko irailaren 14an kargutik kendu zuen. Herrialdea hamalau egunez zuzendu zuen Henrique Rosari trantsizio demokratikoa antolatzeko presidentetza eman zion arte.

Seabra hil arte jipoitu zuten, ordaindu gabeko soldatengatik soldaduen matxinada batean.

Kanpo estekak aldatu