Joan Margarit Consarnau (Sanaüja, Lleidako probintzia, 1938ko maiatzaren 11-Sant Just Desvern, Bartzelonako probintzia, 2021eko otsailaren 16a) kataluniar poeta eta arkitektoa izan zen. Poeta gisa Kataluniako garrantzitsuenetariko bat izan zen. Arkitekto gisa Egituren Kalkuluko katedraduna zen Arkitekturako Bartzelonako Goi Eskola Teknikoan izan zen.

Joan Margarit

Bizitza
JaiotzaSanaüja eta Lleida1938ko maiatzaren 11
Herrialdea Espainia
BizilekuaSant Just Desvern (en) Itzuli
HeriotzaSant Just Desvern eta Bartzelona2021eko otsailaren 16a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
AitaJoan Margarit i Serradell
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, idazlea, poeta, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Katalunia
Enplegatzailea(k)Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Engineering of Spain (en) Itzuli
Science and Technology Section of the Institute of Catalan Studies (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
joanmargarit.com
IMDB: nm1989971 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1936ko gerra betean jaio zen Margarit, eta, behin gatazka bukatuta, han eta hemen igaro zuen gaztaroa. Rubi (Bartzelona), Figueres (Girona), Girona eta Bartzelonan bizi izan ondoren, familia Tenerifera lekualdatu zen 1954an, eta, bi urte geroago, Margaritek bakarrik egin zuen Bartzelonarako itzulia arkitektura ikasketak egiteko. Ogibide izan zuen arkitektura, aitak bezala. 1963. urtetik, ordea, lanbide teknikoa poetikoarekin uztartu zuen: urte horretan egin zen ezagun poeta gisa, artean soilik gaztelaniaz idazten zuela.[1]

Hainbat sari eskuratuak zituen, haietako zenbait behin baino gehiagotan. XXI. mendean, Kataluniako sariei nazioartekoak batu zitzaizkien: 2008an Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Casa de Misericordia obrari esker, eta Pablo Neruda Sari Iberoamerikarra ere eskuratu zuen, besteak beste.

Sant Just Desvernen (Bartzelona), 82 urte zituela hil zen, 2020an detektatu zioten gaixotasun baten ondorioz.

Obra aldatu

Arkitekturan aldatu

Literaturan aldatu

Obra oparoa utzi du nola katalanez hala gaztelaniaz (Càlcul d'estructures, Casa de Misericòrdia, Els primers freds, Es perd el senyal, No era lluny ni difícil, Una mujer mayor...), eta makina bat sari irabazi zituen, tartean Cervantes saria 2019an, Kataluniako Literatura, Sari Nazionala.

Itzulpengintzan ere aritu zen Margarit. Miquel Martí i Pol eta Gabriel Ferrater idazleen lana katalanetik gaztelaniara itzuli zuen; R.S. Thomasena ingelesetik katalanera; Thomas Hardy eta Elizabeth Bishopena ingelesetik gaztelaniara; eta Rainer Maria Rilkerena alemanetik katalanera.[2]

Saiakerak aldatu

  • Nuevas cartas a un joven poeta. Barril & Barral, 2009.

Poesia liburuak aldatu

  • Cantos para la coral de un hombre solo. Bartzelona: Vicens Vives, 1963.
  • Crónica. Bartzelona: Barral Editores, 1975 (Ocnos).
  • Predicación para un bárbaro. Bartzelona: Editorial Prometeo, 1979.
  • L'ombra de l'altre mar. Bartzelona: Edicions 62, 1981.
  • Vell malentès. Valentzia: Eliseu Climent/3i4, 1981 (Vicent Andrés Estellés Poesia Saria).
  • El passat i la joia. Vic: Eumo, 1982.
  • Cants d'Hekatònim de Tifundis. Bartzelona: La Gaia Ciència, 1982.
  • Raquel: la fosca melangia de Robinson Crusoe. Bartzelona: Edicions 62, 1983.
  • L'ordre del temps. Bartzelona: Edicions 62, 1985.
  • Mar d'hivern. Bartzelona: Proa, 1986.
  • Cantata de Sant Just. Alacant: Institut d'Estudis Juan Gil-Albert, 1987.
  • La dona del navegant. Bartzelona: La Magrana, 1987.
  • Llum de pluja. Bartzelona: Península, 1987.
  • Poema per a un fris. Bartzelona: Escola d'Arquitectes de Barcelona, 1987.
  • Edat roja. Bartzelona: Columna, 1990.
  • Els motius del llop. Bartzelona: Columna, 1993.
  • Aiguaforts. Bartzelona: Columna, 1995.
  • Remolcadors entre la boira. Argentona: L'Aixernador, 1995.
  • Estació de França. Madril: Hiperión, 1999.
  • Poesía amorosa completa (1980-2000). Bartzelona: Proa, 2001.
  • Joana. Bartzelona: Proa, 2002.
  • Els primers freds. Poesia 1975-1995. Bartzelona: Proa, 2004.
  • Càlcul d'estructures. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2005.
  • Arquitecturas de la memoria. Cátedra, 2006.
  • Casa de Misericòrdia. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2007. Casa de misericordia. Madril: Visor, 2007. Espainiako Poesia Sari Nazionala, 2008).
  • Barcelona amor final. Bartzelona: Proa, 2007.
  • Misteriosament feliç. Bartzelona: Enciclopèdia Catalana, 2008.
  • Intemperie. Antología. Madril: Ediciones Rilke, 2010.
  • No era lluny ni difícil. Bartzelona: Proa, 2010.
  • Es perd el senyal. Bartzelona: Proa, 2012.
  • Poemes d'amor. Barzelona: Proa, 2013
  • Des d'on tornar a estimar. Bartzelona: Proa, 2015.
  • Un hivern fascinant. Bartzelona: Proa, 2017.
  • Animal de bosque. Madril: Visor, 2021.

Autobiografia aldatu

  • Per tenir casa cal guanyar la guerra: infància, adolescència i primera joventut. Bartzelona: Proa, 2018.

Margarit euskaraz aldatu

Euskaraz, Miserikordia etxea lana argitaratu zuen Meettok argitaletxeak, Juan Ramon Makusok itzulita.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu