Ireki menu nagusia
Pierre Rode

Jacques Pierre Joseph Rode (Bordele, 1774ko otsailaren 16a - Damazan, 1830eko azaroaren 25a) frantziar biolinista eta musikagilea izan zen. Viottiren ikasle izan zen. Bidaia ugari egin zituen Europan eta Errusian zehar biolinista gisa. 1795. urtetik Parisko kontserbatorioko maisu izan zen. 1800. urtean Napoleonen biolinista izan zen, eta 1804-1808. urteetan Alexandro I.a tsarrarena. Beethovenek eta Boccherinik lanak idatzi zituzten beretzat. 13 biolin-kontzertu idatzi zituen, biolin-kuartetoak eta biolinerako estudio bat.

ErreferentziakAldatu