Gaspard II.a Colignykoa

Gaspard II.a Colignykoa (Châtillon-sur-Loing, 1519ko otsailaren 16a - Paris, 1572ko abuztuaren 24a) frantziar noble eta amirala izan zen. Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buruzagia izan zen.

Gaspard II.a Colignykoa

Bizitza
JaiotzaChâtillon-Coligny1519ko otsailaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1572ko abuztuaren 24a (53 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Leihotik jaurtia
Familia
AitaGaspard I de Coligny
AmaLouise de Montmorency
Ezkontidea(k)Jacqueline de Montbel d'Entremont (en) Itzuli
Charlotte de Laval  (1547ko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta aristokrata
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakFrantziako Erlijio Gerrak

Gaspard I.a Colignykoa, Frantziako mariskalaren eta Louise Montmorencykoaren semea eta Odet Colignykoa kardinalaren anaia zen. Lehenbiziko hiru Erlijio Gerretan, eta hirugarrenean batez ere, parte hartze garrantzitsua izan zuen. 1569an, Luis I.a Borboi-Condékoa Jarnaceko guduan hil ondoren, oste higanoten buru bilakatu zen. Gerra amaitu ondoren, 1570eko hamarkadaren hasieran eragin handia izan zuen Karlos IX.a erregearengan. Besteak beste, Flandesen, espainiarren aurkako gerran, protestanteen alde esku hartzera bultzatu zuen. 1572ko abuztuaren 22an arkabuzez zauritua izan ondoren, San Bartolome gaueko sarraskiko lehenbiziko hildakoetako bat izan zen[1]

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspard II.a Colignykoa