Jânio Quadros
Jânio Quadros (Campo Grande, Mato Grosso, 1917ko urtarrilaren 25a - São Paulo, 1992ko otsailaren 16a) brasildar politikaria izan zen, Brasilgo Errepublikako presidentea 1961ean.
Jânio Quadros | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1986ko urtarrilaren 1a - 1989ko urtarrilaren 1a ← Mário Covas (en) - Luiza Erundina (en) →
1961eko urtarrilaren 31 - 1961eko abuztuaren 25a ← Juscelino Kubitschek de Oliveira - Pascoal Ranieri Mazzilli (en) →
1953ko apirilaren 8a - 1955eko urtarrilaren 31 ← Armando de Arruda Pereira (en) - William Salem (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Campo Grande, 1917ko urtarrilaren 25a | ||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||
Heriotza | São Paulo, 1992ko otsailaren 16a (75 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Cemitério da Paz (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Eloá Quadros (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | São Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea São Pauloko Unibertsitatea Colégio Marista Arquidiocesano (en) | ||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Brasilia | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Kristau Demokrata | ||||||
Bizitza
aldatuPolitikari gisa, Sao Pauloko estatuan hasi zen, populismoaren ildotik. São Paulo hiriko zinegotzia izan zen, alkatea ere bai (1953-1954), eta izen bereko estatuko gobernadorea (1955-1959). Alderdi politikoen egituraz baliatu zen, baina alderdi edo programa jakin batekin identifikatu gabe. São Paulon lan txukuna egin zuen administrazioan; gastuak murriztu zituen, eta kudeaketa eraginkorra egin zuen.
Juscelino Kubitschek lehendakariaren nahiaren aurka, zenbait alderdiren laguntza jaso zuen, eta gobernurako hautagaia Henrique Lott mariskala garaitu zuen 1960ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Lehendakari izendatu zutenez gero (1961), administrazio zuzenaren alde saiatu zen, eta inflazioaren aurkako politika bultzatu. Kanpo-politikan, berriz, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko gerra hotzaren erdian, neutrala izaten saiatu zen, Gamel Abdel Nasser egiptoarraren, Tito jugoslaviarraren eta Jawaharlal Nehru indiarraren ildotik. Beraz, ordu arte Brasilen ohitura izan zena hautsiz, beti Estatu Batuen esanetara egoteari utzi zion.
Aurreko gobernari gehienen oposizioari aurre egin ezinik, karguaren dimisioa eman zuen urte horretan bertan, abuztuan. 1964ko kolpe militarrak politikarako eskubideak ukatu ondoren, 1979ko amnistiarekin heldu zion ostera politikari, eta Sao Pauloko alkatea izan zen berriro, 1986tik 1989ra.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jânio Quadros |