Erika Vázquez

futbolari nafarra

Erika Vázquez Morales (Iruñea, 1983ko otsailaren 16a) futbolaria da. Aurrelari moduan jokatzen du.

Erika Vázquez

(2016)
Bizitza
JaiotzaIruñea1983ko otsailaren 16a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Lagunak1998 / 2004
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2003 / 2015477
Athletic Club2004 / 2010161137
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2007 /
Reial Club Deportiu Espanyol2010 / 20113225
Athletic Club2011 / 2022234127
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua53 kilogramo
Altuera166 zentimetro

Twitter: Erikavm19 FIFA: 265221 UEFA: 59634 Edit the value on Wikidata

Athleticeko golegile nagusiena da. Telmo Zarraren atzetik, Athleticekin gol gehien sartu dituen jokalaria da.[1][2]

Futbolari ibilbidea

aldatu

Bere lehen futbol taldea Lagunak izan zen. 2004ko irailean Txapeldunen Ligako partida batean egin zuen debuta Athletic-en, Newtownabbey Strikersen aurka. Geroztik zuri-gorriekin dago salbuespen batekin: 2010-2011ko denboraldian Espanyolen jokatu zuen. Bere ezaugarrien artean: teknikoki oso ona, bizkorra mugitzeko orduan eta gol sena.[1][3] Partidako 0,61 goleko bataz bestekoa du, Athleticen azken bi golegile handien -Aritz Aduriz (172) eta Fernando Llorenteren (118)- estatistika bateratuak bikoizteko bidean dago.[4]

« "Harrotasuna da futbolaren historian egotea eta errespetatzen nautela sentitzen dut, baina pertsonalki uste dut ez dudala asko pentsatuko zifra horietan nire etapa amaitu arte. Beste batzuk sartuko ditut! " »

—Erika Vázquez


Errekorrak

aldatu
  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49
  • Athleticeko neska-mutiletan Zarra da bakarra Erikak baino gol gehiago sartu dituena.
  1. Zarra: 335 gol
  2. Erika Vazquez 261 gol
  3. Agustín Sauto ‘Bata’: 208 gol
  4. Dani: 199 gol
  5. Gorostiza: 196 gol
  6. Iraragorri: 179 gol
  7. Aduriz: 172 gol
  8. Arieta I: 170 gol
  9. Panizo: 169 gol
  10. Nekane: 158 gol
  11. Gaintza: 152 gol
Partida gehienetan aritutakoak
Nor Partidak Denboraldiak
Eli Ibarra 413 15
Iraia Iturregi 402 15
Erika Vázquez 399 16
"Ainhoa" Tirapu 358 15
"Nekane" Díez 349 14
"Irune" Murua 314 14
Arrate "Orueta" 270 13
"Tzibi" Juaristi 262 11
"Eunate" Arraiza 255 9
"Gurutze" Fernandez 240 8

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Gascon, Ainara Arratibel. «Berezkoa eta landua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  2. «Erika Vazquez eta Liga txapelketaren hasiera | Athletic Club» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  3. Press, Europa. (2019-05-31). «Erika Vazquezek, Andrea Sierrak eta Andere Leguinarenak kontratuak luzatu dituzte Athleticekin» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  4. (Gaztelaniaz) Hidalgo, Por Mamen. (2020-10-25). «Erika Vázquez, la resistencia de una leyenda del fútbol» Newtral (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  5. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.