Lur Errekondo

gipuzkoar eskubaloi jokalaria

Lur Errekondo Sola (Usurbil, Gipuzkoa, 1995eko otsailaren 16a) harri-jasotzailea, telebistako aurkezlea eta eskubaloi jokalari ohia da. Eskubaloian Bera Bera taldean jokatu zuen bost urtez. Euskal Telebistan, Naufragoak, El conquistador del Caribe eta El conquistador del fin del mundo saioak aurkeztu ditu.

Lur Errekondo

Bizitza
JaiotzaUsurbil1995eko otsailaren 16a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Mikel Errekondo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria eta harri-jasotzailea
Lur Errekondo eta eta Iñigo Vicens, ETB 1eko Naufragoak telesaioaren aurkezle lanetan.

Bizitza aldatu

Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohi eta politikariaren alaba da. 2016/2017 denboraldian hasita ohorezko mailako Bera Bera taldean jokatu zuen, eta Donostiako talde horrekin Euskadiko Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi zituen. Bide horretan, ordea, lesioak izan zituen, eta horien ondorioz 2021ean eskubaloia uztea erabaki zuen.[1]

Harria jasotzen probatzeko aukera izan zuen Izetaren eskolan eta ordutik hainbat txapelketatan hartu du parte. Debuta 2022ko urtarrilaren 23an egin zuen, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan, eta Azpeitiko finalerako sailkatu zen. Ondoren, Zarauzko Bi Harri txapelketan ere aritu zen, eta hirugarren egin zuen.[2] 2022an, Gipuzkoako harri jasotzaile txapelketa irabazi zuen.[3]

ETB 1eko Naufragoak telesaioa aurkeztu zuen, Iñigo Vicensekin batera, 2022ko irailetik abendura,[4][5] eta 2023an ETB 2n El conquistador del Caribe saioaren VI. edizioa aurkeztu zuen Julian Iantzirekin batera.[6]

Kirol-ibilbidea aldatu

Eskubaloian aldatu

Taldeak aldatu

Urteak Taldea Liga
2016-2021 Bera Bera Emakumezkoen Espainiako eskubaloi ligaren ohorezko maila

Palmaresa aldatu

Herri kiroletan aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-13). «Lur Errekondo, eskubaloitik harria jasotzera jauzi egin duen kirolaria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  2. «Zelai III.a eta Urra nagusi aurten ere Bi Harri Txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  3. «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  4. «Irailaren 27an estreinatuko da 'Naufragoak'» El Diario Vasco 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  5. «Lur eta Iñigo: Hasiera-hasieratik oso eroso eta gustura egon gara elkarrekin; kimika egon da» EITB 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  6. «Badator abenturarik muturrekoena: "El Conquistador del Caribe"!» EITB 2023-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Kanpo estekak aldatu