Foronda
Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 517 metroko garaieran kokatuta dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da).
Foronda | |
---|---|
![]() | |
![]() Foronda herria eta Zalla ibaia | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W |
Demografia |
HistoriaAldatu
Antzina udalerri independente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazal guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen.
Forondako udalerria honako herriskek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.
Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.
DemografiaAldatu
Forondako biztanleria |
---|
![]() |
Ondasun nabarmenakAldatu
- Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 hektareako lursail batean.
Ikus, gaineraAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |