Ireki menu nagusia

Julia Fernandez Zabaleta (1898ko urriaren 9a - 1961ko otsailaren 16a) Iruñean jaio zen

Julia Fernandez
Bizitza
Jaiotza Iruñea1898ko urriaren  9a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1961eko otsailaren  16a (62 urte)
Jarduerak
Jarduerak irakaslea
Kidetza Emakume Abertzale Batza

BizitzaAldatu

Julia Fernandez Iruñeako Dormitaleria kalean jaio zen 1898 urtean.

Iruñea hiruburuan bertan bere lehen ikasketak eginda gero, San Jose Plazan zegoen Irakasle Eskolan egin zituen maistra izateko ikasketak.

1916an bere titulua lortu zuen, nota oso onekin, sari berezia lortuz.

Horren ondorioz, udalaren beka bat jaso zuen Bartzelonan ikasteko Maria Montessori pedagoga italiar ospetsuarekin[1].

Pedagogia berritzailearen alde jarrita, Iruñeako Udal Eskoletan hasi zen lanean, bere lanpostua oposiziotan irabazi eta gero.

Emakume aitzindaria, feminista eta abertzalea izan zela esan dezakegu, bere irakaslana emakumeen instrukzioaren alde eta euskararen alde izan zelako[2].

1921eko Urtarrilaren 15ean Iruñeako Maistren Eskolako Ikasle Ohien Elkartean parte hartu zuen: eskola hau emakumeen sustapen kulturala eta profesionala bultzatzeko giltza izan zen[3].

Euskaltzaindiarekin elkarlanean aritu zen ere eta Euskal-Esnalea elkartearekin baita, euskara zabaltzeko asmoarekin.

Euskararen aldeko ekimen publikoetan behin baino gehiagotan parte hartu zuen Iruñerrian, eta eskualde euskaldunetan ere.

1923an Euskal Egunetan parte hartu zuen hizlari gisa, Euskaltzaindiaren eskutik. Beste gaien artean feminismo internazionalaren defentsa egin zuen, euskeraz.

Bigarren Errepublikaren garaietan, Emakume Abertzale Batza (EAB) erakundearen zabalkundea zabaldu zuen Iruñean eta Nafarroako zenbait herritan; EAB Eusko Alderdi Jeltzalearen emakumeen erakundea zen: hasiera batean Bilbon sortuta, baina ondoren zabaldu egin zena.

1936ko Urriaren 12an, etorkizuneko Euskal Unibertsitatearen oinarriak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzordearen partaidea izan zen.

1936an maistra bezala kendu zuten arrazoi politikoengatik (erregimenarekiko desafekta zelakoa zeritsoten), eta 1958 urterarte ezin izan zuen ofizialki bere lanera itzuli; nahiz eta ordurarte modu pribatuan egin zuen lan[4].

Bere ekarpenen ondorioz gaur egun Iruñeako Aintzindarien Parkean gimnasia egiteko espazio biribil bat du dedikatuta, maistra izateagatik eta euskara bultzatzeagatik.[5]

Bere hiletan, 1961eko otsailaren 17an EAB erakundearen omenaldia jaso zuen, aspaldiko afiliatu baten eskutik: lore sorta bat jarri zion kutxa gainean, euskal ikurrinaren koloreekin[6].

BibliografiaAldatu

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 219.or.

ErreferentziakAldatu

  1.   Press, Europa (2017-03-31) «Pamplona homenajea a seis mujeres pioneras y a una adolescente asesinada en 1936 con un parque y una plaza a su nombre» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  2.   Intxusta, Jesús Pablo Chueca (1995) «Julia Fernández Zabaleta, Catalina Alastuey, emakume artzindariak» Huarte de San Juan. Geografía e historia (2): 297–312 ISSN 1134-8259 . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  3.   «Julia Fernández Zabaleta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  4. (Gaztelaniaz)  Giménez, Iván (2012) ELA en Nafarroa: cien años de transformación y lucha (1911-2011) Txalaparta ISBN 9788415313274 . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  5.   «Parque de las Pioneras» www.pamplona.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .
  6.   «Fernández Zabaleta, Julia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-25 .