Sonny Bono
Salvatore Phillip "Sonny" Bono (Detroit, 1935eko otsailaren 16a - Stateline, Nevada, 1998ko urtarrilaren 5a) estatubatuar musikari, aktore eta politikaria izan zen. Sonny & Cher bikote musikala sortu zuen Cher emaztearekin. Cherrentzat ez ezik, beste musikari batzuentzat ere konposatu zituen abestiak. Telesailetan eta filmetan ere antzeztu zuen. Alderdi Errepublikanoko kidea, Palm Springseko alkatea izan zen 1988 eta 1992 bitartean. Ordezkarien Etxeako kide izan zen 1995etik hil zen arte. Zuhaitz baten aurka talka egitean hil zen, eskiatzen ari zela.
Sonny Bono Copyright Denboraren Estensio Legea bere omenez deitzen da.
Diskografia (Sonny & Cher)Aldatu
- Look at Us (1965)
- The Wondrous World of Sonny & Chér (1966)
- In Case You're in Love (1967)
- All I Ever Need Is You (1972)
- Mama Was a Rock and Roll Singer, Papa Used to Write All Her Songs (1973)