Ireki menu nagusia

Roberta Williams (1953ko otsailaren 16a) estatubatuar bideojoko diseinatzaile eta idazle bat da.

Roberta Williams
Bizitza
Jaiotza La Verne (Kalifornia)1953ko otsailaren  16a (66 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Ken Williams Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak video game designerra Itzuli
IMDb nm0931557
www.sierragamers.com/

Ken Williams bideojoko programatzailearekin oso gazterik ezkondu ziren, 19 urterekin, eta 1979an Kalifornian elkarrekin On-Line Systems bideojoko konpainia sortu zuten, 1980an Sierra Entertainment bideojoko konpainia ospetsu eta arrakastatsua izango zena, batez ere abentura grafikoen zaletuen artean.

Hasiera batean Roberta marketing sailean eta senarra bideojokoak programatzen jardun arren, lasterrera Roberta bera abentura grafiko ugari diseinatu eta beren gidoiak idazten hasi zen, tartean King's Quest abentura grafiko sail arrakatatsua.

Gaur egun, senar-emazteak beren bi semeekin batera erretiroa hartu eta Seattle, Frantzia eta Mexiko artean bizi dira, beren bideojokoen salmentekin irabazitako diruaz mundu osoan bidaituz. Halere, noizbait bideojoko proiektu erakargarriren bat topatuz gero ez dute inoiz jarduera horretara itzultzeko aukerari ezezkorik eman.

BideojokoakAldatu

Kanpo loturakAldatu