Aleksei Anatolievitx Navalni[1] (errusieraz: Алексе́й Анато́льевич Нава́льный; 1976ko ekainaren 4a2024ko otsailaren 16a) errusiar politikaria eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea izan zen.

Aleksei Navalni
Ahotsa
3. Leader of Russia of the Future (en) Itzuli

2019ko martxoaren 28a - 2021eko urtarrilaren 17a
Ivan Zhdanov (en) Itzuli - Leonid Volkov (en) Itzuli
1. Leader of Russia of the Future (en) Itzuli

2013ko azaroaren 17a - 2018ko maiatzaren 19a - Ivan Zhdanov (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaButyn (en) Itzuli1976ko ekainaren 4a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1976ko ekainaren 4a -  1991)
 Errusia  (1991 -  2024ko otsailaren 16a)
BizilekuaMosku
Talde etnikoaerrusiarra
Ukrainians in Russia (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaCorrective colony No. 3, YaNAO (en) Itzuli2024ko otsailaren 16a (47 urte)
Hobiratze lekuaBorisovskoye Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduadeath in custody (en) Itzuli
giza hilketa: ezezaguna
thromboembolism (en) Itzuli
Familia
AitaAnatoly Navalny
AmaLyudmila Navalnaya
Ezkontidea(k)Julia Navalnaia  (2000 -  2024ko otsailaren 16a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaYale World Fellows (en) Itzuli
Herrien Adiskidetasunaren Errusiako Unibertsitatea 1998) : zuzenbide (jakintza)
Yale Unibertsitatea 2010)
Finance University under the Government of the Russian Federation (en) Itzuli
(1999 - 2001) : Finantzak
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, aktibista, blogaria, public figure (en) Itzuli, activist shareholder (en) Itzuli, youtuberra, film-zuzendaria, gidoilaria, ekintzailea, Preso politikoa eta Kontzientzia presoa
Altuera1,89 metro
Lantokia(k)Mosku
Enplegatzailea(k)Anti-Corruption Foundation (en) Itzuli
Aeroflot  (2012 -  2013)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRussian Opposition Coordination Council (en) Itzuli
Yale World Fellows (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoa Yabloko (en) Itzuli
Progress Party (en) Itzuli
Russia of the Future (en) Itzuli

navalny.com
IMDB: nm6281092 Rottentomatoes: celebrity/alexei_navalny_2 Metacritic: person/alexei-navalny
Facebook: navalny Twitter: navalny Instagram: navalny Telegram: navalny VK: navalny Youtube: UCsAw3WynQJMm7tMy093y37A TikTok: _navalny_ Find a Grave: 264090867 Edit the value on Wikidata

2020ko abuztuan, Siberiako Tomsk hiritik Moskura zihoala, Navalni gaizki sentitzen hasi zen. Haren osasunak okerrera egin zuen hegazkinean, eta larrialdiko lurreratze bat egin behar izan zuen Omskeko aireportuan.[2] 2024an ustekabean hil zen, zirkulu polar artikotik iparraldeko espetxe batean giltzapeturik zegoela.

Errusiako politikarako jauzia aldatu

Nazioarteko protagonismoa lortu zuen Errusiako Gobernuaren aurkako manifestazioak antolatuz bertako ustelkeriaren aurkako erreformak defendatzen zituela. Vladimir Putin Errusiako presidentea eta bere gobernuaren aurkako manifestazio hauen ondorioz, 2012an, The Wall Street Journalek "Nalvani Vladimir Putinen beldur handiena" zela idatzi zuen.

Navalny Errusiako Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kidea eta oposizioko Aurrerako Alderdi politikoko buruzagia izan zen. 2013ko irailean, Moskuko alkateen hauteskundeetan parte hartu zuen, RPR-PARNAS alderdiaren laguntzarekin.

Bigarren postua lortu zuen, botoen %27rekin, Sergei Sobyanin alkate ohia, Putinek izendatutakoa aukeratua izan zelarik. Navalnyk hauteskunde iruzurrak aldarrikatu zituen, eta benetan boto gehiago jaso zituela esan zuen.

Navalny ezaguna egin zen LiveJournal blogaren bidez, baina gero YouTubera aldatu zen, non lau milioi harpidedun dituen eta Twitteren non 2,2 milioi jarraitzaile dituen. Kanal hauen bidez Errusiako estatuko funtzionarioen ustelkeriari buruzko bideoak eta dokumentuak argitaratu zituen, manifestazio politikoak antolatu eta berak kargu politiko bat lortzeko bere kanpainak sustatu zituen. Beste komunikabide batzuetan ere aktiboa izan da.

2011ko irratiko elkarrizketa batean Errusia Batua alderdiko agintaria Errusia Batua alderdiaren "gaizkile eta lapurren" alderdi gisa deskribatu zuen, epiteto ezaguna bilakatu zena. Ustelkeriaren Aurkako Fundazioa sortu zuen 2011n.

Errusiako oposizioko lider aldatu

Navalny hainbat aldiz atxilotu dute Errusiako agintariek. Ustezko delituengatik bi zigor zigortu jaso zituen, bi kasu bereizietan. 2013ko uztailean eta 2014ko abenduan epaitua bost urteko eta hiru eta erdiko espetxe zigorra jaso zituen, hurrenez hurren. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako erabakien arabera, Errusiako Gobernuak, Nalvanyren aurka burututako bi kasuek bere jarduera politikoaren ondorioz mendekuan egindako asmakizunak direla uste du eta Navalnyk bidezko epaiketarako eskubidea urratu zuela.

Giza Eskubideen Memoria Zentroak Navalny preso politikotzat hartu zuen. 2014ko otsailean, Navalny etxeko atxiloketapean jarri zen eta komunikazioa bakarrik bere familiarekin izatera derrigortu zuten.

2016ko abenduan, Navalnyk 2018ko hauteskundeetan Errusiako presidente izateko ahalegina egiten saiatu zen, baina 2017ko abenduan Errusiako Hauteskunde Batzorde Zentralak debekatu zuen. Errusiako Auzitegi Gorenak bere errekurtsoa ezetsi zuen eta debekua berretsi zuen. Bera eta bere aldekoak behin baino gehiagotan atxilotu dituzte eta kanpainan zehar hainbatetan erasoen biktima bihurtu dira. 2017ko martxoan, Alexei Navalnik eta bere Ustelkeriaren Aurkako Fundazioak He Is Not Dimon to dokumentala sortu zuten, Dmitri Medvedev, lehen ministro ohia eta Errusiako presidenteari ustelkeria leporatuz.

Hiltzeko ahalegina, susperraldia eta heriotza aldatu

2020ko abuztuaren 20an, Navalni ospitaleratua egon zen eta egoera larrian egon zen, Tomsketik Moskurantz hegaldi batean pozoitu zutelako. Bere hegaldia Omskera desbideratu zen. Hurrengo egunean iritsi zen Berlinera, sendagileak zituen hegazkin berezi batean. Abuztuaren 24az geroztik, koma artifizialean egon zen, baina luze gabe bizitza arriskutik kanpo zegoen. Odol analisietan, sobietar garaiko novitxok nerbio agentea atzeman zioten.[3]

Alemanian pozoitze horretatik sendatu ondoren,[4] 2021ean, Errusiara itzultzea erabaki zuen atxilotua izateko arriskuei muzin eginez. Haatik, lurreratu eta berehala atxilotu zuten, eta 2021ean 19 urteko espetxe zigorra ezarri, «estremismoa eta iruzurra» leporatuta. 2024ko otsailaren 16an, hilik agertu zen zirkulu artikoan giltzapeturik zegoenean, eta errusiar agintariek adierazi zuten ez zekitela zergatik.[5] Aurreko egunean, epaile aurrean deklaratu zuen, umoretsu, eta txisteak eginez.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. «Alemaniako medikuek berretsi dute Navalni pozoitu egin dutela» Berria 2020-08-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. (Ingelesez) «Alexei Navalny, Russian politician who opposed Putin to the end, has died in prison» npr.
  4. (Ingelesez) «Alexey Navalny timeline: From poisoning to prison to death» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  5. «Aleksei Navalni hil da» Berria 2024-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. (Ingelesez) «Alexey Navalny timeline: From poisoning to prison to death» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.