Iain Banks (Dunfermline, Fife, Eskozia, 1954ko otsailaren 16a - Kirkcaldy, Fife, 2013ko ekainaren 9a) eskoziar eleberrigilea izan zen.

Iain Banks

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIain Banks
JaiotzaDunfermline1954ko otsailaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKirkcaldy2013ko ekainaren 9a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: besikulako minbizia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Stirling (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea, idazlea eta filosofoa
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Izengoitia(k)Iain M. Banks
Genero artistikoascience fiction literature (en) Itzuli
fiction literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

iain-banks.net
IMDB: nm0052169 Musicbrainz: 43d60bfd-f36a-4f6e-9df3-4c39ad046eb5 Discogs: 84382 Find a Grave: 112025679 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Literatura ingelesa, filosofia eta psikologia ikasi zituen Stirlingeko Unibertsitatean. British Steel konpainiarentzat lanean ari zela idatzi zuen lehen nobela, eta oso kritika onak izan zituen: The Wasp Factory (1984). Gero, Londresera joan zen bizitzera eta eleberriak idazteari ekin zion, batzuk zientzia-fikziozkoak; horietan nabarmenena Consider Phlebas (1987) eleberria da, Banksen maisulantzat jotzen dena. Zientzia-fikziotik aldentzen direnen artean, The Crow Road (1992) polizia nobela gailentzen da.

1983-1993 bitartean, hainbat aldiz agertu zen Granta literatura-aldizkari ospetsuak argitaratutako eleberrigile britainiar onenen zerrendan, zientzia-fikzioa lantzen duten idazleen sailean.

Beste lan batzuk: A Song of Stone (1997), The Business (1999), Dead Air (2002), The Steep Approach to Garbadale (2007), Transition (2009), Look to Windward (2000), Matter (2008), Surface Detail (2010).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iain Banks