María Gómez (kazetaria)

madrildar kazetaria, literatur egilea, telebistako aurkezlea eta irrati-esataria

María Gómez García de la Banda (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1987ko otsailaren 16a) madrildar kazetaria da, literatur egilea, telebistako aurkezlea eta irrati-esataria. Hainbat saiotan parte hartu du, hala nola, TVEko Enred@d@s aurkeztu zuen Sara Escuderorekin batera, Zapeando La Sextan, Tarde lo que tarde Radio Nacional de Españan eta Los 40-ko Anda ya irratisaioan morning show atalean. Colgados del aro saioan laguntzailea izan zen.

María Gómez (kazetaria)
Bizitza
JaiotzaMadril1987ko otsailaren 16a (37 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea : kazetaritza
Pompeu Fabra Unibertsitatea : publizitate
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

IMDB: nm7698370 Instagram: maria.gomezg Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Prestakuntza

aldatu

María Gómez Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatuta dago eta Plangintza Estrategikoan eta Publizitate Sorkuntzan graduatua, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Kazetaritzan lizentziaduna, Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.[1]

Ibilbidea

aldatu

Irratian

aldatu

Cadena SER irratian (Madril) hasi zen kazetari, eta lanean dihardu 2010 urtetik. Ekoizlea eta erredaktorea izan da hainbat saiotan, besteak beste, A vivir que son dos días, Acento Robinson, El Mundo Today, Si amanece nos vamos edo La vida moderna.[2] M80 Radio irratiaren formatu ezberdinetan ere parte hartu du, Morning80 izenekoan esaterako.

2014. urtean, M80 Radiomikrofonoetaranzko jauzia egin zuen, eta morning show 80 y la madre saioan aurkezlekide izan zen bi denboralditan, José Antonio Ponsetirekin batera. 2016. urtean, kultura-ordua aurkeztu zuen Arriba España 'iratzargailu-programan', Juan Luis Canorekin batera, denboraldi batez, saio hau ere M80 Radion.

Bere proiektua sortu, zuzendu eta aurkeztu zuen irratian: XXI Gramo Cadena SER irratirako dokumental-saioa. Gainera, 2015ean, irrati berean, La Ventana udako edizioan parte hartzen hasi zen.

2017an, Los 40-ko Anda ya Morning Show taldean hasi zen, zinema eta telebistako sail baten laguntzaile zela.[3]

2020ko irailean, RNEren Tarde lo que tarde magazinean parte hartzen hasi zen.

2021 urtean Zapeando saiora itzuli zen laguntzaile eta ordezko aurkezle lanak egiteko.

Telebista

aldatu

2011 urtean hasi zen Telebistan, tv3ren albistegien Madrilgo ordezkaritzan. Geroago, 2016. urtean, Movistar+-en Likes unekotasuneko-magazinean parte hartu zuen denboraldi batez. Horrekin batera, Miki Nadalekin batera, 90 Minuti umorezko futboleko saioa aurkeztu zuen Real Madril tv-n, bi denboralditan.

Darío Manriquerekin batera A toda pantalla musika saioa aurkeztu zuen Cuatro katean. Dani & Flo programan ere parte hartu zuen.[4][5]

Cuatro katean Bienvenidos a mi hotel saioaren off-eko ahots gidaria izan zen.

Mediaset España katearekin 2018ko Munduko Futbol Txapelketan Errusiara joandako kazetari-taldeko kide izan zen.[6][7][8]

2018 urtetik 2019 urtera TVEko La 2en Ese programa del que usted me habla saioa aurkeztu zuen.[9][10] 2019ko ekainean baieztatu zuten programa ez zela berrituko hurrengo denboraldian.

2019ko uztailean, goizeko udako magazinean hasi zen laguntzaile lanetan. A partir de hoy, TVEko 1, 2019-2020 denboraldi osoko jarraipena izan zuen.

2019ko azaroan, bere burua albistegietako kaleko erreportari gisa interpretatuz parte hartu zuen, eta Playz-n El gran secuestro "bahituetako" bat gisa amaitu zuen.[11][12].

2020ko irailean, Lluís Guilerarekin batera La primera pregunta saioa aurkeztu zuen, TVEko La 1 katean.

2020ko azaroan, gonbidatua izan zen TVEren Cocina al punto con Peña y Tamara saioan.[13]

2021eko udan, La Sextako Zapeando saioan lan egiten hasi zen.[14]

2021eko abenduan, hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa, Antena 3en Pasapalabraren denboraldi berrian.[15][16]

2022ko urtarrilean, Telemadrid-eko Atrapame si puedes Celebrity izeneko lehiaketan parte hartu zuen gonbidatu gisa.[17]

2022ko martxoan, Movistar+-en 2022 Oscar sarien banaketa aurkeztu zuen, María Guerrarekin batera.[18]

2022ko maiatzetik abuztura, Sara Escuderorekin batera Enred@d@s saioa aurkeztu zuen.[19]

2022ko irailetik, Va de verd izeneko saioa aurkeztu zuen RTVEko Katalunian.[20]

2022ko irailean, Antena 3en Pasapalabraren denboraldi berrian hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa.[21][22]

2022ko irailean, TCMn (Espainia), Cara a cara: Stephen King según María Gómez y Paco Plaza saioan parte hartu zuen, Paco Plaza zinema-zuzendariarekin batera autore horren ibilbidea aztertzeko, 75. urteurrena ospatzeko telebista-kate horrek eskaini zion zikloaren barruan.[23][24]

2023ko otsailean, La 1 katean, Ana Morgadek zuzendutako Vamos a llevarnos bien umore-saioan parte hartzen hasi zen.[25]

2023ko martxoan, tv3n (Katalunia), "Zona Franca" saioan parte hartu zuen gonbidatu gisa, Danae Boronaten zuzendaritzapean.[26][27]

2023ko martxoan, 2023 Oscar sarien banaketa aurkeztu zuen Movistar+-en, María Guerrarekin batera.[28]

2023ko apirilean, hiru programatan hartu zuen parte gonbidatu gisa, Antena 3ko Pasapalabraren denboraldi berrian. Roberto Lealek gidatu zuen, eta Eva Gonzálezek, Josema Yustek eta Marwánek ere hartu zuten parte.[29][30][31]

Bestelakoak

aldatu

2020ko martxoan Javier Castilloren La chica de nieve liburua aurkeztu zuen.[32] Instagramek egin zuen aurkezpena, eta koronabirusaren pandemiak ezarritako koarentenan egindako lehen liburuaren aurkezpena izan zen.

2022ko urrian, Madrilgo Apolo antzokian Juan Gómez Juradoren Todo arde liburua aurkeztu zuen.[33]

Literatura-lana

aldatu

2021ean, Odio en las manos liburua aurkeztu zuen. Bere lehen liburua da, eta protagonista psikologo gaztea da. Lanbidez polizia den bezero batek, egin nahi duen krimen bat iragarri dio.[34]

Ibilbidea komunikabideetan

aldatu

Telebista

aldatu
Urtea Saioa Katea Oharrak
2011-2013 El Mundo Today El Mundo Today Ekoizlea
2016-2017 90 minuti Real Madrid TV Aurkezlekidea
2016; 2021-presente Zapeando La Sexta Laguntzailea
2016-2017 Likes #0 Laguntzailea
2017 A toda pantalla Cuatro Aurkezlea
2017-2018 Dani & Flo Cuatro Laguntzailea
2018 Mundial de fútbol 2018 Mediaset España Erreportaria
2018-2019 Bienvenidos a mi hotel Cuatro Kontalaria
2018-2019 Ese programa del que usted me habla La 2 Aurkezlea
2019-2020 A partir de hoy La 1 Laguntzailea
2019 El gran secuestro Playz Erreportaria
2020 La pr1mera pregunta La 1 Aurkezlea
2020 Cocina al punto con Peña y Tamara La 1 Gonbidatua
2021 Zapeando La Sexta Ordezko aurkezlea
2021 Colgados del aro YouTube Laguntzailea
2021 Pasapalabra Antena 3 Gonbidatua
2022 Atrápame si puedes Celebrity Telemadrid Gonbidatua
2022 La noche de los Oscar #0 por M+ y Estrenos por M+ Aurkezlea
2022 La alfombra roja (94.ª edición de los Oscar) Estrenos por M+ Aurkezlea
2022 Ceremonia de los Oscar (94.ª edición) Estrenos por M+ Aurkezlea
2022 Enred@d@s La 1 Aurkezlekidea
2022 Va de verd RTVE Cataluña Presentadora
2022 Cara a cara TCM (España) Parte hartzailekidea
2023 Vamos a llevarnos bien La 1 Laguntzailea
2023 Zona Franca TV3 (Cataluña) Gonbidatua
2023 Ceremonia de los Oscar Movistar+ Aurkezlea
2023 Pasapalabra Antena 3 Gonbidatua

Irratia

aldatu
Urtea Saioa Katea Oharrak
2011 Morning 80 M80 Radio Erredaktorea
2011 Si amanece nos vamos Cadena SER Erredaktorea
2010-2014 A vivir que son dos días Cadena SER Erredaktorea
2013-2014 Acento Robinson Cadena SER Erredaktorea
2014-2016 La vida moderna Cadena SER Laguntzailea
2014-2016 80 y la madre M80 Radio Aurkezlekidea
2016-2018 La ventana Cadena SER Laguntzailea
2016-2017 Arriba España M80 Radio Aurkezlekidea
2016-2017 XXI gramos Cadena SER Irrati-esataria
2017-gaur egun Anda ya Los 40 Laguntzailea
2020-gaur egun Tarde lo que tarde Radio Nacional Laguntzailea

Aintzatespenak

aldatu
  • 2017 urtean, Forbes España aldizkariak Espainiako profesional gazte garrantzitsuenen 30 under 30 zerrendan sartu zuen. Gainera, galaren aurkezlea izan zen.[35][36]

Erreferentziak

aldatu
  1. María Gómez. .
  2. SER, Cadena. (21 de mayo de 2015). «María Gómez destaca las carencias de 'La vida moderna'» Cadena SER.
  3. LOS40. (29 de septiembre de 2017). «María Gómez, el nuevo fichaje de Anda Ya» LOS40.
  4. vertele.eldiario.es. (18 de abril de 2017). «Cuatro rescata la música en TV con revolución 'A toda pantalla': 'Estábamos huérfanos'» vertele.
  5. «María Gómez: «Me ponen muy nerviosa los que escriben mal por WhatsApp»» La Voz de Galicia 7 de octubre de 2017.
  6. «María Gómez, reportera del Mundial: "No necesito que cuando alguien me ve diga si soy guapa o fea"» ELMUNDO 8 de junio de 2018.
  7. «Quién es María Gómez, la nueva «Sara Carbonero» de la Selección Española» abc 24 de mayo de 2018.
  8. «María Gómez: todo lo que necesitas saber sobre la nueva Sara Carbonero del Mundial» Chic 13 de junio de 2018.
  9. Martínez, Alejandro. (4 de diciembre de 2018). «"Todo el mundo tiene ganas de reírse y buena falta nos hace"» Cadena SER.
  10. «María Gómez, reportera de Mediaset, ficha por TVE» La Vanguardia 20 de noviembre de 2018.
  11. «#ElGranSecuestro, o cómo revolucionar la TV» Blog de José de Isasa 24 de noviembre de 2019.
  12. LaInformacion. «Un secuestro de culto, emitido en directo por RTVE» La Información.
  13. «Cocina al punto con Peña y Tamara» RTVE Play.
  14. María Gómez ficha por ‘Zapeando’ de ‘La Sexta’. .
  15. «María Gómez, Jaime y Álex Clavero se atreven a ‘ver el futuro’ en ‘¿Dónde Están?’» Antena3.
  16. «Ruth Lorenzo, petrificada con la jugada de María Gómez: “¿Qué me estás contando?”» Antena3.
  17. «Con las emociones a flor de piel: Así ha sido la final entre María Gómez y Sergio Pazos» Antena3.
  18. Movistar Plus+ detalla su retransmisión especial de los Oscar 2022, con María Gómez al frente. .
  19. María Gómez y Sara Escudero llegan a La 1 de TVE con ‘Enred@d@s’. 27 de abril de 2022.
  20. RTVE Catalunya estrena 'Va de verd', el nou programa dedicat a les plantes. .
  21. «María Gómez se pone seria con Roberto Leal por culpa de Dani Mateo: “Tenemos que hablar”» Antena3.
  22. «Samantha Hudson saca las garras ante María Gómez: “Te voy a destruir, tarambana”» Antena3.
  23. Cara a cara: Stephen King. .
  24. Cara a cara: Stephen King según María Gómez y Paco Plaza. .
  25. Vamos a llevarnos bien. .
  26. Famosa presentadora madrileña conmueve: habla un catalán perfecto con acento de Solsona. .
  27. Madrileña, con un perfecto catalán de Solsona: vídeo viral de la periodista María Gómez en TV3. .
  28. Los Oscar®, en Movistar Plus+ 2023. .
  29. «Quién es María Gómez, la nueva invitada de Pasapalabra» El mundo.
  30. «María Gómez declara a Eva González que es ‘Mon amour’ como Aitana» Antena3.
  31. «El subidón de María Gómez… gracias a los cereales: “¡No me lo creo!”» Antena3.
  32. María Gómez: "Javier Castillo, o cómo presentar un libro confinado". 2020-03-13.
  33. Presentación de TODO ARDE, de Juan Gómez-Jurado". .
  34. «María Gómez: "Me obsesioné con encender una vela siempre que escribía, gasté tanto dinero que aprendí a hacerlas"» EuropaFM 2021-05-17.
  35. RRHHDigital. «Forbes reconoce los 30 talentos más prometedores de España» www.rrhhdigital.com.
  36. Bellido, Laura Tapia. (6 de octubre de 2017). «FORBES CELEBRA EL TALENTO JOVEN ESPAÑOL CON SU SUMMIT ‘30 UNDER 30’» Forbes España.

Kanpo estekak

aldatu