Julian Ursyn Niemcewicz

Julian Ursyn Niemcewicz (Skoki, Lituania, 1758ko otsailaren 16a - Paris, 1841eko maiatzaren 21a) poloniar politikaria eta idazlea izan zen.

Julian Ursyn Niemcewicz
Julian Ursyn Niemcewicz 11.PNG
deputy to the Sejm of the First Polish Republic (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Skoki (en) Itzuli1758ko otsailaren 16a
Herrialdea  Bi Nazioen Errepublika
Heriotza Paris1841eko maiatzaren 21a (83 urte)
Hobiratze lekua Frantzia
Familia
Aita Marceli Niemcewicz
Ama Jadwiga z Suchodolskich
Leinua Q11791530 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Q21505218 Itzuli
Corps of Cadets (en) Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, itzultzailea, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Album p0087b - Julian Ursyn Niemcewicz.jpg

BiografiaAldatu

Poloniaren eta Errusiaren arteko gerran parte hartu zuen (1794), eta preso egon zen San Petersburgon. Varsoviako Dukerri Handia sortu zenean estatuko idazkari izan zen, baina 1831ko iraultzarekin erbestera ihes egin behar izan zuen, Ingalaterrara lehenbizi eta Parisa ondoren. Azken hiri horretan hil zen, 1841ean.

LanakAldatu

Poloniako historian oinarritutako pertsonaiez eta gertakizunez idatzi zituen bere lan gehienak. Antzerkiak idatzi zituen, batez ere, baina baita elezaharrak eta eleberriak ere. Lan aipagarriak: Diputatuaren itzulera (1790), Kantu historikoak (1816), Levy eta Sara (1821), Jan Teczyn (1825), Sigismundo II.aren historia eta Oroimenak. Hauek dira jatorrizko izenburuak:

  • Władysław pod Warną - (1788)
  • Kazimierz Wielki - (1792)
  • Powrót posła (Diputatuaren itzulera) - (1791)
  • Na hersztów targowieckich
  • Podróże historyczne po ziemiach polskich
  • Śpiewy historyczne
  • Dzieje panowania

ErreferentziakAldatu

Kanpo-estekakAldatu