Gonzalo Jiménez de Quesada
Gonzalo Jiménez de Quesada (Kordoba, 1495 – Mariquita, Kolonbia, 1579ko otsailaren 16a) espainiar konkistatzailea izan zen. Pedro Fernández de Lugoren agindupean joan zen Santa Martara 1535ean, justizia-buruzagi kargua eskuratuta. 1536an, Rio Grande (Magdalena ibaia) esploratzera joan zen, ausardia handiz zeharkatu zituen mendiak, eta tinko jarraitu zuen espedizioko talde handi bat galdu zuela jakinda ere. Chibcha leinuen lurraldeak hartu zituen, eta beste bi espediziorekin topo egin zuen: El Doradora zihoanarekin, batetik, eta Federmann esploradorearen espedizioarekin, bestetik. Bogota hiria sortu zuen, eta Nueva Granada izena eman zion konkistatutako lurraldeari. 1549. urtea arte ez zuen lortu lurralde hartako gobernari izatea. El Doradoren bila egin zuen beste bidaia bat, baina ez zuen emaitza onik lortu. Historiari buruzko lan interesgarriak idatzi zituen; besteak beste, Compendio Historial, Relación de la Conquista y de los Ratos de Suesca. [1]
Gonzalo Jiménez de Quesada | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1538 - 1539 - Jerónimo de Lainza (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Granada, 1509 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Mariquita (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Kolonbiako Katedral Primatua | ||
Familia | |||
Aita | Luis Ximenez de Quesada, ezezaguna | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | Espainiako gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, militarra, konkistatzailea eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Espainia | ||
Gradua | teniente jeneral | ||
![]() |
- Artikulu hau Espainiako militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quesada».
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gonzalo Jiménez de Quesada |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).