Ireki menu nagusia

Frédéric Rossif (Cetinje, Montenegro, 1922ko otsailaren 16a - Paris, 1990eko apirilaren 18a) frantses zinemagilea izan zen.

Frédéric Rossif
Bizitza
Jaiotza 1922ko otsailaren 16a1922ko abuztuaren 14a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1990eko apirilaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria eta argazkilaria
IMDb nm0744364

Ikasketak Erroman egin zituen; 1945ean Parisera joan eta hango filmategian lan egin zuen, eta 1952an ORTFn hasi zen lanean, telebistarako programak eginez. Lehen film luzea, Le temps du ghetto (1961, Ghetto garaiak), dokumental historiko erdiragarria da. Mourir à Madrid (1963, Madrilen hil), Espainiako Gerra Zibileko irudiekin egindako filma da. Dokumental asko egin zituen: Révolution d´Octobre (1967, Urriko Iraultza), Fête sauvage (1976, Festa basa), Pablo Picasso (1980). Fikziozko film bat ere egin zuen, Aussi loin que l´amour (1971, Maitasuna bezain urrun), dokumentalen mailari eutsi ez ziona.

ErreferentziakAldatu