Potentzia
- Artikulu hau kontzeptu fisikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Potentzia (argipena)».
Fisikaren arloan, potentzia (sinboloa, ) deritzo sistema fisiko batean eginiko lanaren eta denboraren arteko zatidurari (arrazoi edo ratio denborala). Bestela esanda, potentzia denbora-unitatean eginiko lana da. Beraz, potentzia kalkulatzeko, egindako lanaren eta horretan pasaturiko denboraren arteko zatiketa egin behar da. Zer esanik ez, "lan" terminoa fisikako kontzeptu modura hartu behar da definizio horretan.
Potentzia | |
---|---|
| |
Formula | |
Formulako ikurra | |
Ohiko ikurra | |
Neurtzeko unitatea | watt |
Dimentsioa | |
Nondik kalkulatua | energia eta iraupen |
Potentzia magnitude fisiko eskalarra da. Nazioarteko SI unitate-sisteman, potentzia-unitateari watt deritzo euskaraz eta sinboloaz adierazten da. Izen hori James Watt ingeniariaren omenez eman zitzaion, lurrun-makinan hobekuntza nabariak egin zituelako. Dena den, watt unitatea joule segundoko () unitatearen baliokidea da:
Motor elektriko baten irteera-potentzia motorrak sortutako indar-momentuaren eta irteera-ardatzaren abiadura angeluarraren biderkadura da. Ibilgailu bat mugitzeko behar den potentzia gurpilen trakzio-indarraren eta ibilgailuaren abiaduraren biderkadura da. Bonbila batean energia elektrikoa argi eta bero bihurtzen duen potentzia watt-etan ematen da: zenbat eta watt gehiago, hainbat eta potentzia handiagoa, eta energia elektriko gehiago erabiltzen da denbora-unitate bakoitzeko[1].
Definizioa eta oinarrizko kontzeptuakAldatu
Gorputz puntual batean denbora-tartean egindako lana bada, denbora-tarte horretan egindako batez besteko potentzia honelaxe definitzen da:
Bestalde, aldiuneko potentzia izango da denbora-tartea zerora hurbiltzean batez besteko potentziak duen balio limitea, hau da, batez besteko potenziaren denborarekiko deribatua aldiunean:
Definizio horretan dela kontuan izanik,
da, non aldiuneko potentzia, lana, denbora, posizio-bektorea, indarra eta abiadura diren.
Potentzia motakAldatu
Potentzia mekanikoaAldatu
Indar baten eraginpean denbora-unitateko transferitutako energiari (edo burututako lanari) potentzia mekanikoa deritzo. Aurreko paragrafoan ikusitakoaren arabera, biraka ez dabilen solido bati aplikatutako potentzia mekanikoa indar erresultantearen eta abiaduraren arteko biderkadura eskalarra da:
Solidoa biratzen ari bada eta aplikatutako indarren abiadura angeluarra aldatzen ari bada:
non indar erresultantea, indar-momentu erresultantea, masa-zentroaren abiadura lineala eta solidoaren abiadura angeluar bektorea diren.
Potentzia elektrikoaAldatu
Potentzia elektrikoa denbora jakin batean korronte elektrikoak egin dezakeen lana edo eman dezakeen energia da. Une jakin batean gailu batek garatutako potentzia elektrikoa era honetan adierazten da:
non aldiuneko potentzia den, watt-etan (joule/segundo) neurtuta; gailutik zirkulatzen ari den korrontearen intentsitatea, ampere-tan; gailuaren muturren artean dagoen potentzial diferentzia, volt-etan.
Gailua erresistore bat bada, era honetan adierazten da kontsumituriko potentzia elektrikoa:
non erresistentziaren balioa den, ohm-etan neurtua.
Potentzia kalorifikoaAldatu
Berogailu baten aldiuneko potentzia kalorifikoa denbora-unitateko askatzen duen bero-kantitatea da:
non aldiuneko potentzia den, watt-etan (joule/segundo) neurtua; emandako energia, joule-tan; eta denbora, segundotan.
Soinu-potentziaAldatu
Soinu-potentzia (edo potentzia akustikoa) soinu-uhinak denbora-unitateko gainazal jakin batean zehar garraiatzen duen energia da. Potentzia hori soinu-intentsitatearen eta zeharkaturiko gainazalaren azaleraren menpe dago:
non soinu-potentzia den, soinu-intentsitatea eta soinu-uhinak zeharkatutako gainazal-elementu diferentziala. Isolatutako iturri baten kasuan, integrala iturria barnean daukan gainazal itxi batean gauzatzen da.
Potentzia-unitateakAldatu
Nazioarteko SI sisteman:
Neurri-sistema anglosaxoian:
- horsepower ingelesez, edo zaldi-potentzia euskaraz. Baliokidetza hau dago zaldi-potentziaen eta watten artean:
Neurri-sistema teknikoan:
- kilogrametro segundoko :
- kilokaloria orduko :
Unitate-sistema zegesimalean:
- erg segundoko :
Unitateen arteko transformazioakAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Fisika Orokorra, UEU, 2003, ISBN 84-8438-045-9
- ↑ (Ingelesez) The Feynman Lectures on Physics. 2017-10-21 Noiz kontsultatua: 2018-01-17.