Saxonia (alemanez: Sachsen ˌzaksn̩ ahoskatua; goi-sorabieraz: Sakska)[1], ofizialki Saxoniako Estatu Askea (alemanez: Freistaat Sachsen, ˈfʁaɪ̯ʃtaːt ˈzaksn̩ ahoskatua; goi-sorabieraz: Swobodny stat Sakska), Alemaniako ekialdean kokaturik dagoen estatu federala da. Hamasei estatuetatik hamargarrena da azaleran eta seigarrena populazioan. Hiriburua Dresden da.

Saxoniako Estatu Askea
Freistaat Sachsen (de)
Swobodny stat Sakska (wen)
Saxoniako bandera
Bandera
Saxoniako armarria
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaDresden
Land buruaMichael Kretschmer (CDU)
ISO kodeaDE-SN
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak51°01′37″N 13°21′32″E / 51.0269°N 13.3589°E / 51.0269; 13.3589
Azalera18.416 km²
Demografia
Biztanleria4.089.467 biztanle
Dentsitatea0.22 bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.sachsen.de/

Geografia

aldatu

Iparraldean Brandenburgo, ipar-mendebaldean Saxonia-Anhalt, mendebaldean Turingia, hego-mendebaldean Bavaria, hegoaldean Txekia eta ekialdean Polonia mugakide ditu.

Hiru eremu desberdintzen dira; Lautada (Leipzig ibarrean), muinoak eta azkenik Ore mendiak, Txekiarekiko mugan. Saxoniako mendirik altuena Fichtelberg (1215m) da.

Estatuko ibairik garrantzitsuena Elba da. beste ibai batzuk ere badaude, Mulde eta Spree, baina hauek aurrerago beren urak Elbara isuriko dituztenez Saxonia osoa Elbaren arroaren barnean sarturik dago.

Historia

aldatu

Saxonia historikoki dukerria izan da, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printze hautatzaile batena (Saxoniako Dukerria), eta azkenean, erresuma (Saxoniako Erresuma). Monarkia 1918an, Lehen Mundu Gerraren porrotaren ostean, amaiarazi zuten, eta errepublika sistema ezarri zuten. Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barruan egon zen 40 urte baino gehiagoz. Agintaldi komunistan bertan behera utzita, berriro jarri zuten abian 1990eko urriaren 3an, Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniek bat egin zutenean.

Ekonomia

aldatu

Ekialdeko Alemaniako ekonomiarik garrantzitsuenetakoa izan zuen. 2010ean bertan ere bere ekonomiak %1'9ko hazkundea izan zuen, hala ere langabezia tasa handia du, %11'9koa hain zuzen ere.

Dresden hiriburuaren inguruan 300 konpainia mikroelektriko daude eta Silicon Saxony ezizenaz ezagutzen hasi da. Publizitatea eta keramikagintza ere famatuak diren arren ez diote estatuaren ekonomiari ekarpen nabarmenik egiten. Gobernua turismoa bultzatzen hasi da Lusazia inguruan.

Historikoki Leipzig inguruak jasan ditu langabezia tasa handienak, baina aspaldian egoerako hobetzera egin du autogintza sektoreari esker. Dresden eta Zwickauen ere autogintza jarduera garrantzitsua da.

Azkenik bioteknologia aipatu behar da.

Politika

aldatu

2009ko abuztuaren 30an izan ziren Sarreko parlamenturako azken hauteskundeak eta CDU alderdiak erraz irabazi zituen

Honako hauek izan ziren hauteskundeetako emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) % 40'2 58
Ezkerra (Die Linke) % 20'6 29
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) % 10'4 14
Alderdi Demokratiko Askea (FDP) % 10'0 14
90 Aliantza/Berdeak % 6'4 9
Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NDP) % 5'6 8
Gainontzeko alderdiak % 6'8 0

2014ko abuztuaren 31eko hauteskundeetan, ezkerra bigarren geratu zen —botoen %18,9 lortu zituen Die Linke alderdiak—, CDU Batasun Kristau Demokrataren atzetik —%39,2—. Sozialdemokratek ez zuten arrakasta handirik izan, eta orain ere botoen %12,4 baino ez zituzten bildu, aurrekoan baino bi puntu gehiago; eta Berdeak ere ozta-ozta sartu ziren legebiltzarrean. NDP alderdi neonaziak landerretan zeukan ordezkaritza parlamentario nagusia galdu zuen, eta AfD Alemaniarentzako Alternatiba euroeszeptiko eta kontserbadoreak beretu zituen eskuin muturreko botoak. Ordura arte gobernuan egondako liberalak ere parlamentutik at geratu ziren[2]. NPD Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata Saxoniako parlamentutik at geratu zen, baina 809 boto baino ez zitzaizkion falta izan. Alemaniako landerretako parlamentuek %5eko langa zuten legez, alderdi txikietan eztabaida sortu arren[3].

Banaketa administratiboa

aldatu

Hiru eskualdek (Regierungsbezirke) osatzen dute Saxonia: Dresden (ekialdean), Leipzig (ipar-mendebaldean) eta Chemnitz (hego-mendebaldean).

Guztira hiru hiri-barruti daude (eskualde bakoitzeko hiriburua dena) eta 10 barruti (Landkreise):

 
Saxoniako banaketa administratiboa

Hiri-barrutiak

aldatu

Barrutiak

aldatu
  1. Bautzen (BZ)
  2. Erzgebirge (ERZ)
  3. Görlitz (GR)
  4. Leipzig (L)
  5. Meißen (MEI)
  6. Mittelsachsen (FG)
  7. Nordsachsen (TDO)
  8. Sächsische Schweiz-Osterzgebirge (PIR)
  9. Vogtland (V)
  10. Zwickau (Z)

Udalerri handienak

aldatu

2010ko datuen arabera

  1. Dresden (hiriburua): 523.058 bz.
  2. Leipzig: 522.883 biztanle.
  3. Chemnitz: 243.248 bz.
  4. Zwickau: 95.841 bz.
  5. Plauen: 67.613 bz.
  6. Görlitz: 56.724 bz.

Pertsona ezagunak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Erreferentziak

aldatu