Yehudi Menuhin, Lord Menuhin of Stoke d'Abernon gisa ere ezaguna (New York, AEB, 1916ko apirilaren 22a - Berlin, Alemania, 1999ko martxoaren 12a) biolinista eta orkestra zuzendaria izan zen. XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat da. Persingerren, Enescuren eta Buschen ikaslea izan zen. Gaztetandik hasi zen kontzertuak eskaintzen, eta mundu osoan egin zen ezagun. Bartókek biolin bakarrerako sonata idatzi zion, eta Ravi Shankar zitara-jotzaileak Prabhati bakarlariarentzako lana. Ingalaterrako Bach Jaialdiaren sortzailea izan zen. 1963an bere izeneko musika-eskola sortu zuen Surreyn, haur aurreratuentzat. Saiakera eta artikulu ugari argitaratu zituen musika-aldizkarietan. Musikagile-lanaz gainera, ahalegin handia egin zuen giza eskubideen eta bakearen alde. Sari asko jaso zituen azken urteetan, besteak beste, Baketzearen Asturiasko Printzea saria 1997an, Rostropovitxekin batera, eta Vienako Hiriko urrezko domina, 1999an.

Yehudi Menuhin

(1943)
Lorden Ganberako kidea

1993ko uztailaren 19a - 1999ko martxoaren 12a
Bizitza
JaiotzaNew York1916ko apirilaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Suitza  (1970 -
 Erresuma Batua  (1985 -
BizilekuaParis
HeriotzaBerlin1999ko martxoaren 12a (82 urte)
Heriotza modua: bronkitisa
Familia
AitaMoshe Menuhin
AmaMarutha Sher
Ezkontidea(k)Nola Ruby Nicholas (en) Itzuli  (1938 -
Diana Gould (en) Itzuli  (1947, 1947 -  1999)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Francisco Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Louis Persinger
George Enescu
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, politikaria, autobiografialaria, jazz musikaria eta biolin-jotzailea
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaEMI Classics

menuhin.org
IMDB: nm0579903 Allocine: 19912 Allmovie: p48457
Facebook: InternationalYehudiMenuhinFoundation Instagram: menuhin_foundation LinkedIn: international-yehudi-menuhin-foundation Youtube: UCwKvO_dfu6d4oZVzsb9zNwQ Spotify: 32i0ni9RO8Q7T7T7ZqkGU2 iTunes: 197517962 Musicbrainz: 2a8949f5-d681-4df2-a2fd-a08966ae2d31 Songkick: 252688 Discogs: 532086 IMSLP: Category:Menuhin,_Yehudi Allmusic: mn0000790691 Find a Grave: 23277 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yehudi Menuhin