Lyon Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko eta Lyongo metropoliko (69M) hiriburua da, Rodano (Rhône) eta Saona ibaien lotunean kokatua. Biztanle kopuruari dagokionez estatuko hirugarren hiria da, Paris eta Marseillaren atzetik, baina hiri ingurune guztia kontutan hartuta bigarrena, 2.118.132 biztanleriarekin.

Lyon
Lyon
Lugdunum
Frantziako udalerria
01. Panorama de Lyon pris depuis le toit de la Basilique de Fourvière.jpg
Flag of Lyon, France.svg Coat of Arms of Lyon.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
DepartamenduaRodano
Public institution of intermunicipal cooperation with own taxationUrban Community of Lyon (en) Itzuli
Alkatea Gérard Collomb
Izen ofiziala Lyon
Commune-Affranchie
Jatorrizko izena Lyon
Lugdunum
Posta kodea 69001, 69002, 69003, 69004, 69005, 69006, 69007, 69008 eta 69009
Geografia
Koordenatuak 45° 45′ 32″ N, 4° 50′ 29″ E / 45.7589°N,4.8414°E / 45.7589; 4.8414Koordenatuak: 45° 45′ 32″ N, 4° 50′ 29″ E / 45.7589°N,4.8414°E / 45.7589; 4.8414
Azalera 47.87 km²
Altuera 173 m
Mugakideak Oullins, Pierre-Bénite, Saint-Cyr-au-Mont-d'Or, Saint-Didier-au-Mont-d'Or, Saint-Fons, Sainte-Foy-lès-Lyon, Tassin-la-Demi-Lune, Vénissieux, Villeurbanne, Bron, Caluire-et-Cuire, Champagne-au-Mont-d'Or, Collonges-au-Mont-d'Or, Écully, Francheville eta La Mulatière
Demografia
Biztanleria 516.092 (2017ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg9.477 (2014)
alt_left 274.128 (%53.1)241.964 (%46.9) alt_right
Dentsitatea 10.781,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Jeriko, Leipzig, Łódź, Varna, Birmingham, Milan, Frankfurt am Main, Saint Louis, Guangzhou, Beer-Xeva, Minsk, Yokohama, Craiova, San Petersburgo, Manila, Erevan, Beirut, Curitiba, Alepo, Mykolaiv, Pécs, Kutaisi, Göteborg udalerria, Samarkanda eta Košice
Matrikula 69
lyon.fr

Erromatar garaian Galiako hiriburua izan zen, Erdi Aroan hiri komertzial bilakatuko zena eta XIX. mendean lehenengo mailako finantza tokia. Zeta produkzio monopolioarekin lehenengo eta ondoren ehungintza eta industria kimikoarekin bizkortu zen ekonomia. Gaur egun industria kimikoan, farmazeutikoan eta bioteknologikoan espezializatutako hiria dugu.

Horretaz gain Frantziako bigarren hiri unibertsitarioa da, 120.000 ikasle inguru izaten ditu urtero, hiru unibertsitate eta hamaika ingeniaritza eta eskolatan banatuak. Ondare historikoa eta arkitektonikoa ere ezin dugu ahaztu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua du hiriaren parte zabal bat.

Erakunde internazional batzuk ere bertan dute egoitza, Interpol, Euronews eta Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak besteak beste.

Lyongo teilatu eta tximinien ikuspegia

HistoriaAldatu

K.a. 43. urtean sortua izan zen Lyon Fourviere mendixkan, Lugdunum izeneko kolonia erromatar bezala, Julio Cesarren ordezkari militarra zen Lucius Munatius Plancusen eskutik. Bertan zeltiarren gotorleku bat zegoen, Lug[o]dunon izeneko Lugus jainko zeltiarra, “argia” y dúnon “kastroa”).

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Lyon)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.9 21.9 25.7 30.1 34.2 38.4 39.8 40.5 35.8 28.4 23.0 20.2 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.2 8.4 12.4 15.3 20.0 23.5 27.0 26.7 22.3 16.7 10.2 7.1 16.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.1 1.2 3.3 5.6 9.9 13.1 15.6 15.3 11.9 8.4 3.6 1.5 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −23.0 −22.5 -10.5 -4.4 -3.8 2.3 6.1 4.6 0.2 -4.5 -9.4 −24.6 −24.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 52.9 50.5 54.8 72.3 87.7 80.2 62.0 69.0 88.3 94.7 75.1 55.5 843.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 9 9 10 11 9 7 7 8 10 9 10 108
Eguzki orduak 69 97 172 180 225 232 275 259 187 111 70 55 1932
Iturria: Météo France[1]

BarrutiakAldatu

Hiriak bederatzi barrutitan (arrondissement) banaturik dago. Hona hemen auzo nagusiak:

  • 1. barrutia: La Croix-Rousseko aldapak, Terreaux, Martinière/St-Vincent
  • 2. barrutia: Cordeliers, Bellecour, Ainay, Perrache, Confluent
  • 3. barrutia: Guillotière (iparraldea), Préfecture, Part-Dieu, Villette, Dauphiné/Sans Souci, Montchat, Grange Blanche (iparraldea), Monplaisir (iparraldea)
  • 4. barrutia: La Croix-Rousseko ordokia, Serin
  • 5. barrutia: Vieux Lyon (Saint-Paul, Saint-Jean eta Saint-Georges), Saint-Just, Saint-Irénée, Fourvière, Point du Jour, Ménival, Battières, Champvert (hegoaldea)
  • 6. barrutia: Brotteaux, Bellecombe, Parc de la Tête d'Or, Cité Internationale
  • 7. barrutia: Guillotière (hegoaldea), Jean Macé, Gerland
  • 8. barrutia: Monplaisir (hegoaldea), Bachut, États-Unis, Grand Trou/Moulin à Vent, Grange Blanche (hegoaldea), Laënnec, Mermoz, Monplaisir-la-Plaine
  • 9. barrutia: Vaise, Duchère, Rochecardon, St-Rambert-l'Île-Barbe, Gorge de Loup, Observance, Champvert (iparraldea)

DemografiaAldatu


KulturaAldatu

ElkarteakAldatu

Olympique Lyonnais hiriko futbol talde nagusia eta Frantzia osoko garrantzitsuenetarikoa da.

JaialdiakAldatu

 
Soinu gauak, Guillotière terrazetan.
  • Fête des Lumières (Argien festa)[2]: Hiri guztiko eraikuntza eta monumentuak musikaz eta argiz janzten dira. Lau egunetan luzatzen da eta egun handia abenduak 8 izaten da. XIX. mendean sortutako jaialdi hau lyondarrentzat oso berezia da. Gaur egun 4 miloi bisitari inguru jasotzen dituen nazioarteko gertakaria da.
  • Les Nuits de Fourvière (Fourvière mendixkako gauak): Musika, antzerki eta zine jaialdia, mendixka horretan kokatzen den erromatar antzokian ospatzen dena (121.221 ikusle 2010ean).[3]
  • Les Nuits sonores[4]: Musika elektronikoaz gozatzeko jaialdi paregabea, maiatzeko asteburu batean ospatzen da hiriko parte ezberdinetan. 2011ko edizioan 80.000 ikusle izan zituen.[5]

Hauetaz gain, Lyonen bi bienal ere ospatzen dira[6], batak egungo artea uztartzen du, besteak dantza; ekainean salsa jaialdi bat, Y Salsa Festival[7]; martxoan literatura jaialdi bat, Quais du polar[8] eta 2009tik hona zinema jaialdi bat ere martxan dago, Grand Lyon[9].

Lyondar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Lyon honako herri senidetuak ditu:[10]

ErreferentziakAldatu

  1. Météo France. Prévisions météo de Météo-France. .
  2. www.fetedeslumieres.lyon.fr
  3. (Frantsesez) Les Nuits de Fourvière. Communiqué de presse BILAN 2010. .
  4. www.nuits-sonores.com
  5. (Frantsesez) ONLYLYON. NUITS SONORES : AFFLUENCE ET BILAN ARTISTIQUE EXCEPTIONNELS. .
  6. www.biennale-de-lyon.org
  7. www.y-salsa.com
  8. www.quaisdupolar.com
  9. www.lumiere2010.org
  10. a b c d e f g h i j k l m n o p q 2008 Mairie de Lyon. Partner Cities of Lyon and Greater Lyon. .
  11. Birmingham City Council. Partner Cities. .
  12. Guangzhou Foreign Affairs Office. Sister Cities of Guangzhou. .
  13. 2008 Stadt Frankfurt am Main. Frankfurt -Partner Cities. .
  14. © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs. Leipzig – International Relations. .
  15. Yokohama Convention & Visitors Bureau. Official Yokohama City Tourism Website: Sister Cities. .
  16. © 2007 UM_. Twin Cities. .
  17. © 2005–2009 www.yerevan.am. Yerevan Municipality – Sister Cities. .
  18. 2008 Municipality of Milan (Comune di Milano). Milano – Città Gemellate. .
  19. 2008 The department of protocol and international relations of Minsk City Executive Committee. Twin towns of Minsk. .
  20. Lyon.fr. Montreal partner city. .
  21. Saint Petersburg City Government. Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties. .

Kanpo estekakAldatu