César Figuerido Gelbentzu (Cuenca, 1876ko urriaren 16a - Tolosa, 1956ko apirilaren 23a) gipuzkoar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen.[1]

César Figuerido

Bizitza
JaiotzaCuenca1876ko urriaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaTolosa1956ko apirilaren 23a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea eta musikagilea

Ibilbidea aldatu

Parisko Musika Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Europa guztian zehar ibili zen biolin-jotzaile gisa Fabian Furundarena Tolosako piano-jotzailearekin batera. Donostiako Musika Kontserbatorioko irakaslea eta Irungo Udal Musika Bandaren zuzendaria izan zen; Donostiako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen. Biolinaren teknika sakon aztertu ondoren Compendio de la técnica del violín lana eman zuen argitara. Konposizio nagusiak: 10 Canciones y Danzas vascas, Minueto a la Antica, Ecos de Romería eta Cadencia al concierto de Locatelli.

Erreferentziak aldatu