Metodologia (hezkuntza)

Metodologia, didaktika eta pedagogia gaiari buruzko dokumentuetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren antolamenduari buruzko erabaki multzoa[1] izendatzeko erabiltzen den hitza da.

Irakasle bat eta ikasle batzuk ikastetxe batean.
Ikasle batzuk online dauden ikas-materialez baliatzen.

Erabaki multzo horren barruan, aldagai metodologiko hauek bil daitezke:

  • ikasiko diren edukien aukeraketari buruz hartutako erabakiak,
  • edukien antolaketa,
  • jarduera motak,
  • ikasleen taldekatzeak,
  • baliabide materialen hautaketa,
  • lekuen eta denboren antolaketa,
  • ebaluaziorako printzipioak eta prozedurak,
  • kalifikazioak erabiliko diren ala ez, eta erabiltzekotan nola kalifikazioak erabiliko diren,
  • irakasleen eta ikasleen zeregina...

Erabaki metodologikoen artean hauek hartu behar, besteak besteː

  • generoen arteko berdintasuna, hezkidetzaren bidetik jorratuko da, edo sexuen arteko sailkapena egingo da eta segregazioa bideratuko da?
  • komunitatean erabiltzen diren hizkuntzen arteko oreka bilatuko da edo hizkuntza batzuk beste batzuk baino gehiago landuko dira?
  • inklusibotasunaren printzipioak bilatuko dira?
  • ikasleak adinaren arabera, gaitasunen arabera, sexuaren arabera sailkatu eta berezituko dira? Nola bada?


Metodologia hitzak, hezkuntzari buruzko testuetan, barne hartzen du erabilitako metodoen edo estrategia metodologikoen deskripzioa: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, problemetan oinarritutako ikaskuntza, zereginetan oinarritutakoa, flipped classroom, ludifikazioa, ikaskuntza kooperatiboa...

Ikasgelan, Europan azken hamarkadetan arautu den legez, konpetentzien ikuspegia ezartzea aldaketa metodologiko handia da, eta irakasleen eta ikasleen rolei eragiten diete, nagusiki. Ikasleak zeregin aktiboa hartzen du ikasketa-prozesuan, eta irakasleak bideratzaile edo bitartekari bihurtzen dira, hots, gidari edo laguntzaile. Ikasleei informazioa helaraztetik eta memorizatzeko eskatzetik, gaitasunak garatzen laguntzera igarotzeko agintzen da.

Definizioa

aldatu
« Metodologia da ikaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia, kontuan hartuz prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak. »
Heziberri 2020 - Glosarioa[2]

Ikuspegi metodologiko, metodologia, teknika

aldatu
 
Hezkuntza metodologiari buruzko testu anglosaxoietan erabili ohi den akronimo mnemoteknikoa

60. hamarkadatik hizkuntzen didaktikan gehien erabili den terminologia honako kontzeptuak bereizi izan ditu, baina terminologia ez da inoiz erabat adostu:

 





Ikuspegi (metodologiko) > Metodologia > Estrategia metodologiko > Teknika (didaktikoa).

Kontrol-galderak

aldatu

Irakasle talde batek, metodologiaz hausnarketak egiterakoan, honako galderak erabil ditzake:

  • Estrategia metodologikoak lagungarriak al dira zabaltzeko eta finkatzeko neurriak hartzeko nahiz egokitzapenak egiteko?
  • Jardueren antolaketak hainbat laguntza motatarako aukera ematen al du (biren arteko tutoretza, beste heldu batzuen esku hartzea, material osagarrien erabilera, askotariko taldekatzeak...)?
  • Zenbait taldekatze mota (talde-lana, banakako lana...) erabiltzen al dira jardueretan?
  • Ikasgelan ikaskuntza sustatzen duen giroa bultzatzeko prozesuak arautu al dira (motibazioa, parte-hartzea, autoerregulazioa, konfiantza, aintzat hartua eta bere ikaskuntzaren protagonista sentitzea...)?
  • Sortzen al dira autoerregulazio-egoerak, bultzatzen al da ikasleek ebaluazio-prozesuan parte hartzea?
  • Akatsak ikaskuntzarako aukeratzat hartzen al dira?
  • Erabaki metodologikoek:
  • Sustatzen al dute ikasitakoa ahoz edo idatziz komunikatzea?
  • Sustatzen al dute ikasitakoa zenbait modutan irudikatzea? Sustatzen al dute arloen/irakasgaien arteko lotura? Erabiltzen al dituzte metodologia orokorrak edo diziplina arteko metodologiak?
  • Bultzatzen al dute ikasteko autonomia? Bultzatzen al dute ikasleek erabakiak hartzea?
  • Sustatzen al dute arazoak konpontzea, sormena, ikerketa, pentsamendu kritikoa, pentsamendu dibergentea...?
  • Bultzatzen al dute jakintza eraikitzeko berdinen arteko interakzioaz baliatzea?
  • Jardueren aukeraketa eta antolaketa koherentea al da planteamendu honekin?
  • Bultzatzen al dute era askotakoak diren eta euskarri desberdinetan dauden informazio-baliabideak eta -iturriak erabiltzea?
  • Bultzatzen al dute informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu integratu eta esanguratsuan erabiltzea?
  • Bultzatzen al dute espazioa hainbat modutan antolatzea (erabilera anitzeko guneak, aterik gabeko ikasgelak...)?
  • Sustatzen al dute espazioa eta denbora zenbait modutan antolatzea? Sustatzen al dute prestakuntzako ebaluazioa?
  • Programazioa koherentea al da, ikuspegi metodologikotik, talde beraren gainerako programazioekin?

Metodologia aktiboak

aldatu
 
Ikerketa batzuen arabera, laukoteak dira ikasteko talde elkarreragilerik emankorrenak.
 
Garai batean eskola magistralen eredua zen nagusi.

Azken hamarkadotan, teoriko gehienek metodologia aktiboak aldarrikatu dituzte. Ikasleen inplikazioa bultzatu behar da euren autonomia eta auto-erregulazioa lortzeko. Horretarako ikasleak proiektuak diseinatzen, planifikatzen eta garatzen jartzeko metodologiak sustatu nahi izan dira, ikasleen interesguneak hedatzeko asmoz eta ikasleei protagonismo ahalik eta handiena esleituz. Garai bateko eskola magistralak saihesteko joera garatuz doa azken hamarkadetan, nahiz eta oraindik ere, maiz irakaslearen azalpenak garrantzitsutzat jotzen diren.

Gaitasun batzuk garatzeko frogatutzat ematen da ikasleen parte hartze aktiboaz gain, lagungarria dela lankidetzazko ikaskuntza sustatuko dituzten metodologiak. Dena den, ikasleen zenbait konpetentzia garrantzitsu garatzeko, ikasleak taldekatzeko proposamenak gero eta ezinbestekotzat jotzen badira ere, ikasleek batzuetan banaka ikasi, irakurri edo lan egingo dute. Baina ikasleei erronkak proposatu, eta gehienetan taldeka, talde handietan zein txikietan, talde elkarreragileetan, erronkei aurre egitea izan ohi da gaur egungo pedagogo ortodoxo gehienen gomendioa.

Ikasteko erabiliko diren baliabideak eta zertarako erabiliko diren (liburuak, gailu elektronikoak, ikasgelak, informatika gelak, liburutegiak, kiroldegiak...) ikasleek euren konpetentziak garatzeko antolatuko dira.

Errefortzurako jarduerak eta sakontze jarduerak zehaztu ohi dira ikasleen aniztasunari erreparatuz.

Behin baino gehiagotan antzeman da ikasle askok ere metodologia aktiboak eta komunikatiboak baloratzen eta eskatzen dituztela.[3]

Zenbait metodologia eta estrategia metodologiko:

aldatu

Zerbitzu-Ikaskuntza

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. EAEko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. (2017). Programazio didaktikoak prestatzeko gida. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 38 or..
  2. Heziberri 2020. (2018-08-09). «Glosarioa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  3. «Euskarako eskolak jomugan. Egokia al da metodologia? · 2023-03-03 · Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-15).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu