Caravaggio

margolari italiarra

Michelangelo Merisi da Caravaggio (Milan, Italia, 1571ko irailaren 29a - Porto Ercole, Italia, 1610eko uztailaren 18a), 1593 eta 1610 urteen artean Erroman, Napolin, Maltan eta Sizilian bizi izandako pintorea da, pintura barrokoaren sorkuntzan eragin handia izan zuena. Kontraerreforma garatzeak katolizismoari arte mota berri bat sortzeko beharra ekarri zion, protestantismoaren ideien gainetik zegoela adierazten zuena. Estilo berri hau Caravaggiorena izango dugu. Hein handi batean pintoreak manierismoaren ildoak oinarri hartuta naturalismo berri bat sortu zuen. Bertan pertsonaia eta objektuak sartzen dira, argi-ilun efektuekin eta izugarrizko errealitatearen adierazmen sutsu eta dramatikoa bereganatuz.

Caravaggio
Bild-Ottavio Leoni, Caravaggio.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichelangelo Merisi
JaiotzaMilan eta Caravaggio1571ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaMilanerria
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaPorto Ercole (en) Itzuli1610eko uztailaren 18a (38 urte)
Hobiratze lekuaPorto Ercole (en) Itzuli
Familia
AitaFermo Merixio
AmaLucia Aratori
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Simone Peterzano
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Erroma
Zagarolo
Napoli
Valletta
Sirakusa
Genova
Messina
Milan
Palermo eta Paliano
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoagenero-margolana
margolaritza erlijiosoa
izadi hila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 3ce7224d-b51b-4eee-b76a-f9ed6cf5bc4e Discogs: 2235003 Find a Grave: 7942336 Edit the value on Wikidata
Caravaggio Signature.svg

Bere lehen lanak kontuan izan gabe, Caravaggiok batez ere obra erlijiosoak jorratu zituen. Modu horretan, aipatu behar da bere figuren errealismo bortitzak eta modelo gisa kaleko jende arrunta erabiltzeak, bere obra asko gaitzetsi eta onartezintzat jo zituztela. Kristoren zigortzea edo San Joan Bataiatzailea arkumearekin kasuetan, kaleko pertsona arruntak, gehienetan klase baxuenetakoak hartzen zituen beste pintore batzuek aukeratzen zituzten figura etereoen ordez.

Garaiko Elizaren ideiek nolabaiteko desegonkortasuna erakusten zuten: alde batetik, garaiari begiratuta, Italia katolikotik barrena zihoazen kontrarreformaren ideien aurka joateko neurria baitzen pintura mota hori, katolizismoaren gizatasuna erakusten eta, protestantismoaren austeritate eta seriotasunaren kontra zihoalako, baina bestetik, pertsonaia garrantzizkoen estereotipazio fisiko horien erabilera itsusitzat ikusia izaten zen, artista beraren estiloaren barruan modeloen inperfekzio fisikoak ez aldatzean areagotu egiten zena, San Mateo eta aingerua lanean ikus daitekeen moduan, non santuak berak oinak guztiz zikinak agertzen dituen, edo, Elizaren ustetan, eskandalagarritzat aurkez daitekeen Ama Birjinaren heriotza lanean, Tiber ibaian itotako emagaldu baten modeloa erakusten duenean.

Hori horrela izanagatik, bere garaian errekonozimendu handia izan zuen: bai Ipar Europan, bai Espainian, eragin handia izan zuen. Poussin, Rubens, Rembrandt... pintoreen lanek nolabaiteko ahazmen sentimendu bat eragin zuten haren obraren baitan, XX. mendean, Italiako barrokoaren ikasketa berriak eratu ahala, Barrokoaren aitzindari nagusietakotzat jotzen da.

BizitzaAldatu

Lehen urteak (1571–1592)Aldatu

Caravaggio Erroman jaio zen: ama Caravaggio hiriko familia dirudunekoa zuen eta aita, berriz, hango markesaren administratzaile eta dekoratzailea. 1576an, Milanek pairatu zuen izurritearen ondorioz, familiak Caravaggiora joatea pentsatu zuen eta hantxetik hartu zuen geroago izena pintoreak.

1584an Simone Peterzano pintorearen lantegian ikasle gisa hasi zen Caravaggio. Haren ostean, Milan eta Caravaggio artean mugitu zen eta Giorgione eta Tizianoren obrak ikusteko parada izan zuen. Da Vinciren Azken Afaria ikusi eta gero, Milango arteaz interesatuagoa egon zen, Alemaniako naturalismoarekin konparatu egiten baitzuen Italiako Manierismoarekin baino gehiago.

Erroma (1592–1606)Aldatu

1592an Erromara joanda, Klemente VIII.aren pintore Giuseppe Cesarirekin kontaktua izan zuen, hark bere lantegian lana eskaini baitzion. Bertan haren lehen obra batzuk ikusiko ditugu Mutila fruta hartzen, Otzara frutarekin eta Bako. Hiru horietan haren estiloaren hasiera ikus daiteke, naturalismo sutsuaren adierazmena natura hilaren generoan ikusten zena eta geroago figuratiboan ikusiko zena, non Bako bera pintorearen autoerretratru bat dugun. 1594ean, Cesariren tailerra utzi eta bere kabuz jarraitu zuen. Maila ekonomikoa oso puntu baxuan zeukan arren, Prospero Orsi pintorea edo Onorio Longhi arkitektoaren laguntzaz hiriaren barruko gizrteko eskala altuetan mugitzeko aukera izango zuen. Bestalde, Mario Minniti siziliarra bere modeloa izan zuen, Fortuna ona lanean ikusten den bezala. Lan horretan, garaiko gizartearentzako arraroa zen gaia ikus daiteke, non Mario ijito batek engainatua ikusten dugun, geroago ere Italiako artean izugarrizko eragina sortu zuena. Karta jokalariak izeneko obrak ere izugarrizko arrakasta izan zuen, Caravaggiori Francesco Maria Del Monte kardinalaren patronatua eman ziona, eta garai hartan egin zituen Musikariak, Apolo lautea jotzen eta Sugandilak min egindako mutila, besteak beste.

Obra erlijiosoetan, Magdalena penitentziagile izenaz ezagutzen den lana egin zuen bere estiloa markatuko duen errealismo sutsua eta gai erlijiosoak hurbiltasun bereziaz tratatzeko modua aurkeztuz, adibidez San Frantzisko Asiskoa meditatzen eta Egiptoko ihesaldian geldiunea obretan. 1599an, Del Monte kardinalaren laguntzaz, Contarelli kapera dekoratzeko kontratatua izan zuen Erromako San Luigi dei Francesi elizan. San Mateoren bokazioa eta San Mateoren martirioa lanak erabiliko ditu eginkizun honetarako, bere estilo propioa jarriz, alde batetik argi-ilun efektuen erabilerarengatik eta bestetik, martirioan errealismo sutsuak krudelkeria eta patetismoa erakusten zituelako. Ikonografiak arazoak sortu zizkion, garaiko kanonak errespetatu ordez, Caravaggiok bere gaiarekiko estilo propioa jorratzen baitzuen, San Mateo ebanjelioa idazten edo San Pabloren konbertsioan agertzen den bezala: Lehenean, San Mateo agure baten moduan agertzen da, nekatua, eta aingeruak eskua eramaten dio idazten lagunduz. Bigarrenean, berriz, santua eta zaldiaren arteko proportzio ezberdinak jartzen ditu, garaiko zirkuluetan errespetu faltatzat ikusi zena. Loretoko Madonna edo Madonna umearekin, Santa Ana zein Ama Birjinaren heriotzean ere arazoak izan zituen. Azken hau garaian oso gaitzetsia izan zen. Obra fama handiko legegizon batek eskatu zion, bere kapera pribatuan jartzeko nahiarekin, karmelitek mantentzen zutena, baina haiek obra guztiz gaitzetsi zuten. Caravaggiori buruzko espezialista John Gashek dioenez, karmelitek zuten doktrinaren ildotik atera eta batez ere Kristoren ama pertsona orok bezala heriotza gizatiar bat izan zuela agerrarazteak iraindu zituen.

Garai horretako pintura profano ia bakarra Amodioaren gainditzea izan zen, Vincenzo Giustinianirentzat 1602an egina. Bertan pintoreak figuren posturak nahi bezala maneiatu zituen.

Erbesteratze eta heriotza (1606-1610)Aldatu

Caravaggiok bizi korapilatsua izan zuen, istiluetan sartzeko erraztasuna zuen eta bere mezenasek edo babesleek bere alde jokatu behar izaten zuten. 1606an Ranuccio Tomassoni izeneko gizon bat hil zuela leporatu zioten eta bere burua babesteko Napolira alde egin behar izan zuen. Colonna familiaren babespean, Napoliko pinturaren ikur bihurtu zen, besteak beste Barkameneko zazpi eginkizun eta Arrosarioaren Madonna lanak eginik.

Napolin egon eta gero, Maltara joatea pentsatu zuen Wignacourteko Alofek gonbidaturik, Maltako zaldunen goi burua zena. Han, ordenarentzako hainbat lan egin zituen eta ordenaren zaldun izatera ere iritsi zen, Bellori biografoak dioenez. Egindako obren artean San Joan bataiatzailearen buru mozketa; Caravaggioren sinadura daraman obra bakarra eta Wignacourteko Alofen erretratua ditugu. Maltan egon ondoren, bere ikasle eta lagun zen Mario Minnitiren laguntzaz Sizilian kokatu zen. Minittirekin batera, Siracusa, Mesina eta Palermon lan egin zuen Santa Luziaren hilobiratzea, Lazaroren berpizkundea edo Artzainen gurtza bezalako lanak eginez. Haren estiloa aldatuz joan zen hein batean: une hartan, hainbat figura espazio baten aurrean isolatuta jarri zituen, gizakiaren umiltasuna eta edertasuna iradokiz. Sizilian bederatzi hilabetez egon eta gero, Napolira itzuli zen. Gainera, Paulo V.ak emandako barkamena izanik, Erromara joateko eskubidea izan zuen. Garai hartakoak dira Done Petriren ukapena —non bi emakumek eta gizon batek santua inguratuz, Petrik Jainkoari eginiko hiru ukapenak irudikatzen dituen— eta Santa Ursularen martirioa. Napolin zela, hilarazi nahi izan zuten, baina bizia salbatu zuen, nahiz eta aurpegian hilketa saioaren orbanak geratu zitzaizkion. Osatutakoan, Salome, Joan Bataiatzailearen burua eskuartean eta David Goliaten buruarekin egin zituen; azken hori Borghese kardinalari bidali zion.

1610ean, Erromara itzultzerakoan itsasontzi bat hartzera abiatu zen; portura iritsi zenean, atxilotu zuten; baina ihes egin zuen eta biharamuneko goizean hilda topatu zuten artista, itsasertzean. 38 urte zituen.

Caravaggioren eraginaAldatu

Barrokoaren jaiotzaAldatu

Argilunaren efektua, Caravaggio baino lehenago erabiltzen dela badakigu, baina artista honek gailurrera eraman zuen teknika, eszenaren itzalak ilunduz eta hainbat objektu argi fokuen bidez garrantzizko bihurtuz. Honek fama handia ekarri zion, pertsonaien izaera fisiko eta psikologikoaren arteko nahasketa agertuz, pintura Barrokoaren onurarako.

CaravaggiozaleakAldatu

Caravaggioren estiloaren jarraitzaile gisa, lehenik Giovanni Baglione eta Orazio Gentileschi ditugu, baita azken horren alaba Artemisia Gentileschi ere. Bestalde, korronte ez hain naturalistan, Annibale Carracci azpimarratu behar da, Caravaggioren estiloari Goi Berpizkunde eta Lombardiar errealismoaren elementuak gehitu zizkiona.

Napolin emandako obrek ere nolabaiteko estiloa sortu zuten, Battistello Caracciolo eta Carlo Sellittoren lanetan adibidez ikus daitekeena. Espainiaren kasuan, Berpizkundearen bukaeran Luis Moralesen pinturetan Caravaggioren lehen lan erlijiosoak gogorarazten dira, espresio sutsu, erreal eta eszena ilun eta sinpleak eratuz, ideia erlijiosoak adierazteko. Barrokoaren kasuan, Ribalta, Ribera eta Zurbaranen obretan zein geroagoko Velázquezen pinturetan ere agertzen da haren estiloa.

Utrechten XVII. mendeko pintore talde batek Caravaggioren estiloa jorratuko zuen, Hendrick Terbrugghen, Gerrit van Honthorst, Andries Both edo Dirck van Baburen esaterako, Bellori biografoak dioenez. Rubens edo Rembrandt bezelakoengan ere eragina izan zuen.

Eragin modernoaAldatu

Gaur egungo hainbat museotan Caravaggioren estiloa daramaten obra asko daude, non argilun efektuen erabilera, benetako modeloen eta haien karakterizazio fisiko sutsua eta tentsio dramatikoa ageri diren; adibidez, Odd Nerdrum norvegiarra, Tibor Csernus hungariarra eta Doug Ohlson estatubatuarra.

Azkenik, Derek Jarman zinemagileak Caravaggio filmean artistaren bizia erakutsi nahi izan zuen, eta Han van Meegeren faltsutzaile holandarrak ere bere lanen eraketarako Caravaggioren modeloak erabili zituen.

Irudi galeriaAldatu

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

BibliografiaAldatu

  • (Ingelesez) Vincenzo Abbate, Gioacchino Barbera, Ferdinando Bologna, Antonio Ernesto Denunzio, Keith Sciberras, Donatella Spagnolo et David M. Stone, , Napoli, Electa, 2005, 191 p., 28 cm, couleurs (ISBN 88-510-0264-9).
  • Daniel Arasse, , Paris, Hazan, 2008 (1re éd. 1978) (ISBN 978-2-7541-0280-3).
  • Daniel Arasse, , Paris, Flammarion, coll. « Idées et Recherches », 1992, 288 p. (ISBN 2-08-010962-6).
  • Françoise Bardon, , Paris, Presses universitaires de France, 1978, 222 p..
  • Giovanni Pietro Bellori, , Paris, Gallimard, coll. « Le Promeneur », 1991 (1re éd. 1672), 62 p. (ISBN 2-07-072391-7). Une édition de 1821 est disponible en ligne [archive].
  • Dictionnaire Bénézit, , vol. 3, Gründ, janvier 1999, 13440 p. (ISBN 2700030133), p. 219-222.
  • André Berne-Joffroy, , Paris, Flammarion, coll. « Idées et Recherches », 1999 (1re éd. 1959, éditions de Minuit) (ISBN 978-2-213-63697-9), réédition de 1999 annotée par Arnauld Brejon de Lavergnée.
  • Laurent Bolard, , Paris, Fayard, 2010 (ISBN 978-2-213-63697-9, lire en ligne [archive]).
  • Ralf van Bühren, Caravaggio’s ‘Seven Works of Mercy’ in Naples. The relevance of art history to cultural journalism [archive], in Church, Communication and Culture 2 (2017), pp. 63-87
  • (Ingelesez) Maurizio Calvezi, , Firenze, Giunti, coll. « Art Dossier », 1998, 63 p. (ISBN 88-09-76268-1).
  • Francesca Cappelletti (trad. de l'italien par le Centre international d'études linguistiques), , Le Figaro, coll. « Les Grands Maîtres de l'Art », 2008, 335 p. (ISBN 978-2-8105-0023-9).
  • Giovanni Careri, , Paris, Citadelles & Mazenod, coll. « Les Phares », 2015, 384 p. (ISBN 978-2-85088-641-6).
  • Keith Christiansen, , éditions Gérard Montfort, 1995 (1re éd. 1986 in The Art Bulletin), 91 p. (ISBN 2-85226-515-X).
  • Sybille Ebert-Schifferer, , Paris, Hazan, 2009, 319 p. (ISBN 978-2-7541-0399-2).
  • José Frèches, , Paris, Gallimard, 1995, 159 p. (ISBN 978-2-07-043913-3).
  • Sydney Freedberg, , Paris, Gallimard, coll. « Art et artistes », 1993 (1re éd. 1983, Harvard University Press), 199 p. (ISBN 2-07-072972-9).
  • Rosa Giorgi (trad. de l'italien par Denis-Armand Canal), , Éditions de La Martinière, coll. « Art-Poche », 1999, 143 p. (ISBN 2-7324-2492-7).
  • (Ingelesez) Andrew Graham-Dixon, , W W Norton & Company Incorporated, 12 novembre 2012, 514 p. (ISBN 9780393343434, présentation en ligne [archive]).
  • Mina Gregori (trad. de l'italien par Odile Ménégaux), , Paris, Gallimard-Electa, 1995 (ISBN 978-2-07-015026-7).
  • (Ingelesez) Mina Gregori, Luigi Salerno, Richard Spear et al., , New York, Milan, The Metropolitan Museum of Art et Electa Editrice, 1985, 367 p. (ISBN 0-87099-382-8).  : catalogue des expositions du Metropolitan Museum of Art (New York) et du Museo Nazionale di Capodimonte (Naples) en 1985.
  • Yannick Haenel, , Fayard, coll. « Des vies », 2019 (ISBN 978-2-21-370630-6).
  • Michel Hilaire, , Herscher, coll. « Le Musée miniature », 1995 (ISBN 2-7335-0251-4).
  • Michel Hilaire, Mina Gregori, Olivier Zeder et al., «  », Dossier de l'art, no 197,‎ juin 2012, p. 95 (ISSN 1626-2255).
  • Michel Hilaire et Axel Hémery (dir.), , Milan, Cinq continents, 2012, 501 p. (ISBN 978-88-7439-569-9). Catalogue de l'exposition du Musée Fabre et du Musée des Augustins, été 2012. Voir la partie consacrée à Caravage, p. 45–99.
  • Manuel Jover, , Terrail, 2007 (ISBN 978-2-87939-321-6).
  • Eberhard König (trad. de l'allemand par Catherine Métais-Bührendt), , Könemann, coll. « Maîtres de l'art italien », 1997, 140 p. (ISBN 3-8290-0703-5).
  • Michel Laclotte et Jean-Pierre Cuzin (dir.), , Larousse, 1987, 991 p. (ISBN 2-03-511307-5). Articles : Caravage, caravagisme, clair-obscur, tenebrosi - ténébrisme.
  • Gilles Lambert, , Taschen, 2004, 96 p. (ISBN 978-3-8365-2380-6).
  • Roberto Longhi (trad. de l'italien par Gérard-Julien Salvy), , éditions du Regard, 2004 (1re éd. 1927), 231 p. (ISBN 2-84105-169-2).
  • (it) Alberto Macchi (préf. Stefania Macioce), , Rome, AETAS, 1995 (ISBN 88-85172-19-9).
  • Alfred Moir, , Paris, Cercle d'art, 1994, 52 p. (ISBN 2-7022-0376-0, OCLC 803902168).
  • Dominique Ponnau, , Paris, Éditions du Cerf, 1993, 157 p. (ISBN 2-204-04749-X).
  • Catherine Puglisi, , Paris, Phaidon, 2005 (1re éd. 1998), 448 p. (ISBN 978-0-7148-9995-4). , 1re éd. française 2005, réimp. brochée 2007.
  • Gérard-Julien Salvy, , Paris, Gallimard, coll. « Folio », 2008 (ISBN 978-2-07-034131-3).
  • Sebastian Schütze (trad. de l'allemand par Michèle Schreyer), , Taschen France, 2009, 306 p. (ISBN 978-3-8365-0182-8).
  • (Ingelesez) John T. Spike, , Abbeville Press, 2010, 2e éd. (ISBN 978-0789210593) (catalogue raisonné).
  • Claudio Strinati (dir.) (trad. de l'italien par D.-A. Canal), , Éditions Place des Victoires, 2015, 360 p. (ISBN 978-2-8099-1314-9).
  • Ermanno Zoffili (dir.), , Milan, 5 Continents, 2011, 167 p. (ISBN 978-88-7439-612-2).
  • Neville Rowley, , À Propos, coll. « Dans l'univers de... », 2012, 64 p. (ISBN 978-2915398083).
  • Stefano Zuffi, , Hazan, coll. « Beaux Arts », octobre 2016 (ISBN 978-2754109680).

Caravaggio zinemanAldatu

(Telebistarako bi ataletan eginiko seriea).

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caravaggio