Epikondilitis
Epikondilitis laterala edo tenislariaren ukondoa gaixotasun muskular gogorra izan daiteke. Izenak berak adierazten duenez, oso lesio arrunta da tenislarien artean. Ukondoaren hezurren kanpoko aldeko tendoi eta giharretan gertatzen den lesio oso mingarria da. Muskulu eta lotailu hauen zenbait zuntz apurtzen dira, mugimendu jakin bat asko errepikatzen delako.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Epikondilitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | lanbide gaixotasuna elbow tendinopathy (en) |
Espezialitatea | Errehabilitazioa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | M77.1 |
GNS-9 | 726.32 |
DiseasesDB | 12950 |
MedlinePlus | 000449 |
eMedicine | 000449 |
MeSH | D013716 |
Tenislariaren ukondoaren bariante bat golfariaren ukondoa da; funtsean, bi lesioak berdinak dira, baina golfariarena ukondoaren barruko aldean gertatzen da, eta tenislariarena kanpoko aldean.
Kausak
aldatuNormalean lesio hau, besoak egunero eta gogortasun handiz erabili behar duten pertsonengan gertatzen da, arotzak, margolariak eta abarrengan.
Epikondilitis lateralaren kausarik normalena muskulu hauetan gainkarga bat da, hau da, epikondiloari lotuta agertzen diren muskuluak gehiegi erabiltzen ditugunean. Flexioa askotan egiten badugu tentsio puntu batzuk agertuko dira ukondoaren kanpoko aldean. Tira hauek indar handiz edo oso bortizki egin badira, zuntzen haustura gogorra eman daiteke. Hau gertatzeko probabilitate handiagoa dago, kasua erorkera edo tiroi gogor bat bada.
Medialari begira, egiten zailago eta arraroagoa dela esan behar da. Eskumuturraren pronazio eta flexio aldiberekoa ematen denean suertatzen da.
Orokorrean mugimendu bortitz baten ondorioz ematen da baian erreumatismoak, hezueriak eta artritisak zerikusia izan dezakete
Sintomak
aldatuOrokorrean ukondoan hantura izango dugu eta honek min handia sor dezake. Honexegatik gauzak hartzeko eta eusteko zailtasun handiak izan ditzakegu eta besaurrean indarra galduko dugu.
Honez gain, zenbait mugimenduk mina sortuko digute, eskuaren flexioan adibidez.
Tratamendua
aldatuTratamenduari begira nahiko logikoak dira guztiak. Batez ere zonalde gaixoaren inaktibitatea eskatzen da, bendak edo horrelako gauzak erabiliz. Zenbait mugimendu egitea ere komenigarria litzateke, batez ere hatzen eta eskumuturraren luzapena. Honez gain, zenbait masaje besaurrean eta zonalde lesionatuan oso lagungarriak izango dira.
Lesioa guztiz bukatuta dagoenean zenbait ariketa egin behar dira (besaurrearen luzapena, behatzen flexio eta luzapena eta abar) etorkizunean lesioak ekiditeko.
Mugimendu eta ariketez gain badago tratamendu kimikoa ere. Alde ukituan hanturaren aurkako botikak eta analgesikoak sartu daitezke.